Zein usain dute oroitzapenek?

 Egilea: Maddi Etxebarria

Izenburua: Zein usain dute oroitzapenek?

Argitaletxea: Erein

Data: 2018    


Zein usain dute oroitzapenek?                                                               


25 urteko neska gazte bat, Londresera joan da bizitzera, bere lana bertan egiteko. Neskato hau, Bilbokoa da, eta bere mutil laguna, familia eta lagunak bertan uzten ditu, egunero bidaltzen dio bere lagun minari hainbat mezu, eta Anderrekin (bere mutil laguna) dituen arazoak eta gertatzen ari zaiona ere azaltzen du bertan. 25 urteko neskato honek bere irakasle garaian hainbat bidaia egiten ditu etxera, eta horietako bat Anderren ama gaixorik dagoelako, eta ez dakite hil egingo den edo ez. Zer gertatuko da? Anderren ama hil egingo da?




Nire iritziz liburu hau oso ondo dago, alde batetik, nerabeentzat da eta ni nerabea naizenez ekintza batzuetan niri gertatu zaizkidan gauzak birgogoratzen ditut; bestetik, irakurterraza da eta irakutrzen joan ahala jakinminarekin geratzen zara, beraz, liburu hau irakurtzea gomendatzen dut, nerabeentzat egoki ikusten baitut.


Maddik esaldi motzak erabiltzen ditu, eta letra tamaina ez denez oso txikia irakurterraza dela esan dezakegu,  halere, ez ditu kapituluak, liburu guztia mezu bidez sortuta dago eta oraindik errazagoa dela esan dezakegu. 


ANDREA GARCIA


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.