Kensukeren Mundua

                                             Kensukeren mundua


Idazlea:Michael Morpurgo

Marrazkiak:Uxue Alberdi,

Itzultzailea:Michael Foreman

Liburuaren izenburua:Kensukeren mundua

Argitaletxea:Elkar

Argitaratze data: 2018




    Kensuke 12 urteko gazte bat da, eta istorioa 1988. urtean girotuta dago. Beraien familia amonarekin biziko da diru faltagatik. Gainera bi gurasoek fabrikan lana galduko dute eta etxean dirua lortuko duen bakarra Kensuke izango da, aldizkariak banatzen. Aita nazkatuta etxetik joango da familiarentzat irtenbide bat aurkitzeko. Denbora bat igaroko da, eta aita ez da bueltatuko.

    Amaren eta Kensukeren esperantzak gutxituz joango dira denbora aurrera doala, dei bat jasoko duten arte.     Bere aitaren dei bat izango da, herri batera joateko esanez. Kensukek eta bere amak baietz diote, eta herri hartan elkartuko dira. Han bere gurasoan irtenbidea erakutsiko die, itsazontzi bat, eta aitak beraien bizitzako bidaia egiteko konbentzituko ditu. Ama kapitaina izango da, eta aita eta Kensuke, berriz, bere “esklabuak” izango dira.

    Azkenean urte bat igarota prest daude, amak itsasontzia gidatzeko txartela lortuko du eta prest egongo dira bidaia egiteko. Zer gertatuko zaie Kensuke eta bere familiari? Nolako bidaia egingo dute?


NIRE IRITZIA

    Liburu hau asko gustatu zait, oso interesgarria da eta nahiko arin irakurtzen da. Gainera familiak izan duen ideia oso interesgarria da eta bigarren zati baterako ematen duela uste dut. Liburua benetan japonieraz dago, baina gero itzulita. Eta oso irudi politak ditu, mapa eta guzti. Nire ustez oso liburu ona.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.