Eraztun ospetsuaren arrastoa
Eraztun ospetsuaren arrastoa
Liburuaren izenburua: Eraztun ospetsuaren arrastoa
Idazlea: Jordi Sierra
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen data: 2006
Adriana 18 urte dituen emakumea da, bere aitona hil egin dute eraztun ospetsu bat eduki behar zuelako eta Adrianari bere aitonaren pakete bat lapurtu diote. Zer eduki du paketeak? Adrianak ezin dio bere aita eta amari abisatu aitona hil egin dela, Amazonia erdian daudelako lanarengatik. Orduan bera eraztuna bilatzera joango da. Bitartean eraztunaren istorioa ezagutzen joango da. CIAko pertsona bat, arabiar bat eta eraztuna erosi behar zuen pertsona ere ezagutuko ditu. Horiengatik Adrianak eraztunaren istorioa ezagutuko du eta jendeak eraztuna zergatik nahi duen. Azkeneko pertsonaia horiek eraztuna topatzen lagunduko diote animatzen den bere lagun batekin berarekin eraztuna topatzera eta istorioa ezagutzera. Nork edukiko du eraztuna?
Liburu hau oso polita da eta interesgarria, baina momentu batzuetan oso errepikakorra, orduan astuna bihur daiteke, baina bestela liburuan misterioa oso ondo nahasten du testuarekin. Gainera pertsonaiak oso ondo deskribatzen ditu eta egoki aurkezten ditu istorioaren barruan.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina