Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2016

Yesako Urtegia

YESAKO URTEGIA

https://www.powtoon.com/online-presentation/bgelvTGaKRS/?mode=movie#/

Sagutegia (kritika)

Irudia
SAGUTEGIA Idazlea: Agata Christie       Izenburua: Sagutegia                             Argitaletxea: Vicens Vives Lehen argitalpena: 2014 Liburu hau, Londresen gertatutako hilketa misteriotsu bati buruzko istorio bat da. Hauek guztiak hiritik urrun galdutako ostatu batean gertatuko da eta elurteen ondorioz hauek inkomunikaturik geratuko dira. Lehenik eta behin ostatuan bi hilketa geratu direla konturatuko dira eta ez dute jakingo nor izan den, baina hiltzaileak pista txiki bat utziko du eta pista horren ondorioz gainerakoek beste hilketa bat gertatuko dela uste izango dute.  Eta polizia sarjentuak plan bat pentsatzen du hiltzailea nor den jakiteko. Pista horretan hiru saguri buruzko abesti bat agertuko da (sagu eta pertsonekin metafora bat egiten). Hiltzailea ostatuko jendearekin batera egongo denez, edoz...

Ezkutuko maitea

Irudia
Idazlea: Anjel Lertxundi Diseinua eta marrazkiak: Antton Olariaga Argitaletxea: Elkar Urtea: 2008 Maxek hamar urte egingo ditu, eta gurasoek argazki kamera bat oparituko diote. Urtebetetzea eta urteak igaroko dira eta momentu oro eramango du kamera esku artean. Bitartean institutuan ariko da ikasketetan, eta halako egun batean, bertatik ateratzerakoan bere musika talde gogokoenak bere herrian kontzertua joko duela ikusiko du kartel batzuetan eskegita. Berehala iritsiko da etxera eta edozer egiteko prest egongo da, helburu bakarra bete nahian, kontzertura joatea. Nahiz eta denetarik egin, asko kostatuko zaio gurasoak konbentzitzea, dena nebak, Gabon Zaharrean izango duen deskontrolagatik. Azkenean, lortuko du kontzertura joatea, beti ere etxera garaiz iristen bada. Hala izango da, baina, nebak joatea nahi izango duen arren, ez diote joaten utziko, zigortuta baitago. Gauean zehar hainbat argazki aterako ditu. Eta helduko da Maxek kamera erregulatu beharreko momentua. Bertan ...

Bostak eta uharteko altxorra

Irudia
BOSTAK ETA    UHARTEKO ALTXORRA Idazlea: Enid Blyton Marrazkilaria: J osĂ© Correas Flores Argitaletxea: Elkarlanean Laburpena: Azkenean, hainbeste itxaroten egon diren denboraldia heldu da. Nola ez, uda da. Oporrak heldu dira Julian, Dick eta Anarentzat. Uda guztietan bezala, oporretan joan behar ziren gurasoekin, baina arazo batzuengatik, hiru hauek aspaldi ikusi gabe zeuzkaten Quintin eta Fanny osaben etxera joan behar dira. Han, ezagutzen ez dituzten lehengusu - lehengusinak egongo dira. Hainbat gauza egingo dituzte udan, herria bisitatu, hondartzara joan…Baina egunero-egunero jaiki eta uharte bat ikusten zen etxetik. Honi buruz galdetzean, ez dute asko hitz egiten. Ez dira inoiz joan, eta erdi erorita dagoen gaztelu bat dago bertan. Abentura asko aurkituko dituzte barruan. Horrelako egun normal batean, harrigarria den gauza bat ikusiko dute. Egun bat lehenago egoniko ekaitz erraldoiaren ondorioz, uhartean hondoratuta zegoen itsasontzia, kanpora irten ...
      JON ARTABURU ETA INDIO IKUSEZINA Izenburua : Jon Artaburu eta indio ikusezina Egilea: Janosch Argitaletxea: S.m Argitaletxea. Jon artaburu oso mutiko txarra da, egia esan ikastolako ikaslerik txarrena da. Arlo guztiak eskas atera ohi ditu: Gimnasia, kaligrafia, matematika, marrazketa, dena gutxi, musika salbu. Jon kantuan oso mutiko ona da, kantu baten letran aurrean jarrita berak memorizatu eta abesten hasiko da; hori gertatzen denean, bere gelako mutiko guztiak harrituta gelditzen dira zelako ondo abesten duen eta zelako ahots gozoa duen. Jon txarra izango da denean, baina txikitarik kantuan aritu denez inork ez dio irabazten, gai ez direlako. Bestalde liburuan dagoen beste protagonista, kasu honetan indio ikusezina da, oso adoretsua, alaia eta ausarta da, ez dio ezerk beldur ematen. Azken finean indio bat da eta naturan bizi denez ehizatzeko eta elikagaiak hiltzeko ez du beldurrik izan behar, indioa esan behar dut miragarria dela,...
Irudia
hemen dago Ahaztuen mendekua liburuaren kritika. AHAZTUEN MENDEKUA Idazlea:Alberto Ladron Arana Argitaletxea: Elkar Argitalpen eguna: 2009 Eztabaidan hasten dira Ana eta Oskar, Anak beste gizonezko batekin harremanak dituelako. Oskar autoa utzia duten lekura itzuliko da, baina Ana ez da inondik agertzen. Emakumea ez aurkitzerakoan poliziarengana joatea erabakiko du. Egunak aurrera joan ahala Ana oraindik ez da agertuko eta bat-batean Oskarrengana inspektore bat agertu eta  berak lehenago egindako kasuen arrakasta erakutsiko dio.  Oskar konbentzitzea lortuko du eta kontratatu egingo du. Ispektoreak hilabetea pasata oraindik ez du Ana aurkitu eta bere bikotea oso kezkatuta ibiliko da, zeren eta, oraindik poliziak ez dio begirik kendu gainetik. Azkenean zer gertatuko da Anarekin? Nor izango da Ana hil duena? Niri egia esanda liburu hau ez zait asko gustatu zeren eta istorio nahasi samarra izan da niretzat. Nik liburu hau ez nuke gomendatuko.

HIRU ISTORIO

Irudia
Uxue Arrieta 2016/05/18 HIRU ISTORIO Liburuaren izenburua: Hiru istorio Autorea: W. Shakespeare Argitaletxea: Elkar Liburu honetan, izenburuak dioen bezala hiru istorio daude. Lehena Lear erregearena, bigarrena neguko ipuina eta, azkena, Othello. Baina nik Othelloren istorioa aukeratu dut gehien gustatu zaidana izan delako. Babantio Veneziako senadore aberats bat da eta alaba gazte eta eder bat dauka Desdemona izenekoa. Herriko gazte guztiak bere atzetik ibiliko dira oso ederra delako, baina berari adimen handiko mutilak gustatzen zaizkionez mairu batez maitemindu eta ezkondu egingo da. Bere izena Othello da. Hasieran harremana ezkutuan eramango duten arren, azkenean neskaren aita jabetu egingo da. Orduan Babantiok ahal dituenak eta bi egiten saiatuko da bikotea banatzeko eta salaketa bat ere jarriko du, ez du lortuko ordea. Hori ikusita Othello onartzea beste aukerarik ez du izango. Baina gauzak ez dira hor amaituko. Othello jenerala zen armadan eta bere azpitik da...

Urrutiko mendebaldeko mugak

Egilea: E. Salgari Itzulpena: G. Etxeberria Argitaletxea: Hordago Lau gizon eta neskatila gudari bat izango dira istorio honetako protagonista nagusiak, nahiz eta, abenturak aurrera jarraitu ahala pertsonaia interesgarri gehiago azalduko diren. Beraien etxeak utzi eta oihan zabalerantz abiatuko dira. Oihanean jakina da animalia basati ugari dagoela eta horietako batek eraso egin ostean kobazulo batean gaua pasatzeko premian egongo dira. Egun oso bat daramate ezer jan gabe. Lau orduko bidaia egin ostean, gosaltzeko janaria aurkituko dute eta berriro ere kobazulora joan beharko dira, lekurik seguruena baita. Bostak dira abenturazaleak eta ez dira ezeren, ezta inoren beldurrik ere. Desberdinak dira beraien artean, horregatik egingo dute hain talde ona. Baina guztiek daukate gauza bat amankomunean, egin beharrean dauden misioa, hots, koronelarengana laguntza eske joatea, izan ere, oihanean bi talde daude: Siux odolekoak eta Corvi odolekoak (bi “familia” handi esan deigun). ...

EZ EZKONDU, AITA liburuaren kritika

Irudia
Titulua : Ez ezkondu, aita Autorea : FINA CASALDERREY FRAGA Argitaletxea : Elkar Azken edizio urtea : 2009 Eliak, bi neba-arreba ditu, Xian eta Roberto, beraien aitarekin bizi dira, tamalez, haien ama duela 3 urte hil zen eta. Orain, berriz, beste emakume bat dabil aita endredatu eta bere bizitzan sartu nahian. Beretaz maiteminduta dago aita. Neba-arrebetako bi mutilei haien aitaren neskalaguna oso jatorra iruditzen zaie, neskatilak, berriz, munstro batekin konparatzen du. Elia ospitalean egongo da apendizitisekin eta bere kezka nagusia Berta bere amaordea izatea izango da. Gaixo dagoela aspertu egingo da eta batzuetan bere neba-arreben bisitak izango ditu, hari gustatu ez arren, munstroaren bisitak izango ditu baita ere, eta hau horrela denean lo plantak egingo ditu. Zoriona izango du neskatilak? Berta eta bere aita ez ezkontzea lortuko du? Nire iritziz, liburu hau egokia da gure adinarentzat hainbat arrazoirengatik. Gazte batek pasatu ahal duen egoera bat da, gainera, pr...

MATILDA

Irudia
Idazlea: Roald Dahl Itzultzailea: Agurtzane Ortiz de Landaluze Izenburua: Matilda Argitaletxea: Alfaguara zubia Lehen argitapena: 1993.urtean Matilda ume umezurtz bat da. Oso txikia denean guraso batzuk hartuko dute berarekin bizitzeko, baina beraien arteko elkarbizitza txarra izango da, Matilda eta gurasoak zeharo desberdinak direlako. Gazte hau oso neska burutsua da, bere gurasoak alderantzizkoa dira, horregatik ez diote kasurik egingo eta egoera horri aurre egiteko berak dituen gaitasun berezi batzuk erabiliko ditu. Ikastetxean Trunchbull izeneko zuzendari maltzur bat egongo da, askotan ikasleak zigortzen dituena, baina badago irakasle bat bere ama modukoa izango dena, oso ondo zaintzen baitu eta harreman oso estua izango dute beraien artean. Matilda nagusi egiten joango den heinean, berdintasunak topatuko ditu bera eta bere irakasle maitatuaren artean eta zalantza sortuko zaio ea bere benetako ama izango ote den edo erratuta egongo den. Nire ustez Matilda neska o...

ZAINDARI IKUSEZINA

Irudia
Egilea: Dolores Redondo Izenburua: Zaindari ikusezina Argitaletxea: Erein                    Urtea: 2013                                                                                                                                      ...
Izenburua: GEZURRETAKO NATURA HILA Egilea: Marinella Terzi Argitaletxea:Ibaizabal-Ameslari Lehen argitarapena:2012 Ingridenderrek bihar hamasei urte beteko ditu, irrikaz dago egun handia iristeko, izan ere, i-pad baten itxaroan baitago, eta bere lagun Jacook-ek ez dio oparitu nahi. Iristen da hainbeste espero duen eguna, eta gurasoek, egunkari zahar-zahar bat  oparituko diote, giltzazulo batekin, eta geroago aitonak giltza oparitzen dio. Zabaltzerakoan, liburuaren lehen orrian Carmen Beltránen egunkaria  jartzen du. Liburu hau,  Ingriderren birramonarena zen, ondoren bere amonarena eta, azkenik, bere amarena, orain berriz berea. Egunkari honetan, bere birramona artistaren bizipenak eta bidaiak azalduko dira. Nolakoak izango dira birramonaren bizipenak? Egongo al da bizipen desatseginen bat? Berdin jarraituko ote du Ingriden bizitzak? Nire ustez liburu hau oso originala da, izan ere, generazioen arteko ezberdintasunak  azaltzen baitira, eta horren a...

EMAN AMORE

Irudia
Argitaletxea: Elkar Argitalpen urtea: 2015 Idazlea: Xabier Etxeberria Irakurlea: Ibai Peña Jon Zeta, liburu honen protagonista, txikitatik berekin ikasten duen Haizea izeneko neska eder baten atzetik dabil aspalditik. Biek komunean hainbat gauza dituztela konturatuko da, baina hala ere Haizeak ez dio kasu handirik egingo nahiz eta honek ez dituen Jonen esperantzak agortuko. Behingoagatik bere maitearengana hurbiltzeko aukera paregabea aurkeztuko zaio; biek gustuko duten “No-future” rock taldeak herriko diskotekan kontzertua emango du. Baina, hain justu ere, musika talde honen kamiseta bat erostegatik kontzertuaren gauean etxetik atera gabe zigortuko dute gurasoek. Bere bizitzako gau garrantzitsuena ezerk zapuztuko ez duela erabaki eta gelako leihotik ihes egingo du, bere lagun Jonatanekin batera kontzertura joan ahal izateko. Baina antzokira heldu bezain laster, Haizea ikusiko du, bere mutil lagun ohiaren ondoan, bata besteagandik hurbilegi, eta hau ez zaio batere gustat...

Kritika(hamasei paisa eta paralitiko bat)

Irudia
HAMASEI PAISA ETA PARALITIKO BAT Autorea: Pako Aristi Argitaletxea: Auskako-erein Argitarapen kopurua: 2.argitarapen Belandia, ez oso txikia, ez oso handia. Herria ez da oso polita baina ezta ere oso zatarra.  Bertan Pakito Ruloute izeneko mutil bat bizi da, elbarritua da, eta gurpil-aulkian ibiltzen da herritik zehar. Bere biziotariko bat pirulak  jatea da, egunean 46 inguru jaten ditu bata bestearen atzetik, apustuak egitea gustatzen zaio, bere Kortxo lagunarekin batera, biek gustoko duten gauza bat da. Egun batean biak lasai daudela Citroen markako auto bat pasatuko da herritik, biak begira gelditzen dira, dirudienez, barruan hamasei paisa daramatza barruan. Marruekosetik etortzen diren pertsonak dira, erlojuak, irratiak… saltzera. Paisaiek autoaren gurpila zulatuko dute. Pakito eta bere lagunek paisei lagunduko diete konpontzen, eta bere bidaiarekin segitzen dute, baina Pakito eta bere lagunek konponketaren ordez trukea eskatuko diete, baina kuadrila ezaguturik...

AMAREN ESKUAK

Irudia
dazlea: Karmele Jaio Izenburua: Amaren eskuak Argitaletxea: Elkar Lehenengo argitalpena: 2006 Nerea, 35 urte inguruko neska bat dena, Lewis izeneko mutiko batekin ezkonduta dago, Oxford Unibertsitatean ikasten zebiltzala ezagutuko ziren. Halako batean, Nereak, ama Luisa galdurik aurkituko du kalean eta hospitalera eramango du, Luisak buruan gaixotasun bat jasango du eta. Nerearentzat, egoera hau ez da bat ere erraza izango. Honez gain, gutxi balitz ere, familiarekin nahiz senarrarekin egongo den egoera ez da egonkorra. Honen ondorioz, Nerea oso estresatuta ibiliko da, eta hain estresatuta ibiltzeak, bere lanpostuan ez dio ezer ere ez lagunduko. Luisaren egoera ikusi ondoren, izeko Doloresi deitzea erabakiko dute, eta hau Alemaniatik etorriko den bere ahizpa dena laguntzeko. Bitartean, Nerea, bere garaian izan zuen bikote batean pentsatzen egongo da, eta honek, Nereari estres gehiago eragingo dio. Luisa zaintzen ari ziren egun batean, Luisa, hitz solteak esaten hasiko da....

KRITIKA (euskara)

Irudia
NIKOLAS TXIKIAREN OPORRAK Titulua: Nikolas txikiaren oporrak. Egilea: Goscinny Sempé. Argitaletxea : Elkar Liburu honetan bi istorio desberdin kontatzen dira, bi uda desberdinetan. Lehenengo udan Nikolas bere gurasoekin oporretan doa hotel batera, han Nikolasek lagun batzuk egingo ditu. Haiekin igarotzen dituen egunetan maltzurkeriak egingo dituzte. Hotelean bera eta bere lagunak, egun aspergarri batean sukaldean sartu eta sukaldaria egiten dagoen zopari pipermina botako diote. Horren ondorioz zopa jan ezina bihurtuko dute. Hotelean dauden pertsonak haserretu egingo dira eskatutako janaria jan ezina egongo delako. Hango zuzendariak sukaldaria kaleratzea erabakiko du. Nikolas eta bere lagunak hori jakinda, zuzendariarengana joan eta haiek izan direla esango diote, sukaldaria kaleratua ez izateko. Hurrengo udan, Nikolas, aurrekoan txarto portatu zenez, aitak eta amak kanpamentu batera bidaltzea erabakitzen dute, bi astez. Han piraguan ibiliko dira, arrantzan, mendian...

ALABA

Irudia
KRITIKA IZENBURUA: Alaba EGILEA: Gotzon Garate ARGITALETXEA: Elkar URTEA: 1986 Jon Garaik  mezu bat jasoko du, Patrizio Eizagirre jaunak berarekin egon nahiko du. Eizagirre jauna droga-trafikoarekin aberastu omen denetakoa da, hura kartzelatik atera berriko dute, eta  Garai detektibeak ez du horrelako jendearekin nahasteko  batere gogorik. Hura momentu txarretatik pasatzen arituko da dirurik ez baitu, zor asko ditu oraindik ordaintzeko eta bere patrikaren beharrak agintzen du Eizagirrerengana joateko. Bertako itzelezko areto batean jakinaraziko dute alaba, Irene, desagertu egin dela, inon ez baitago bere arrastorik eta, maltzurren beldurrez, aitak nahiago du kasua Jonen esku utzi poliziarengana jotzea baino bertan ez baitute sinistuko. Eizagirreren eskaria onartuko du diru sarrera galanta ematearekin bat ,eta aurkituz gero itzelezko diru txekea emango dio. Jon atzera eta aurrera hasiko da, hari guztietatik tiraka Ireneren arrastoa topatuko du. Irene aurkituko...