Ezkutuko maitea
Idazlea: Anjel Lertxundi
Diseinua eta marrazkiak: Antton Olariaga
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2008
Maxek hamar urte egingo ditu, eta gurasoek argazki kamera bat oparituko diote. Urtebetetzea eta urteak igaroko dira eta momentu oro eramango du kamera esku artean. Bitartean institutuan ariko da ikasketetan, eta halako egun batean, bertatik ateratzerakoan bere musika talde gogokoenak bere herrian kontzertua joko duela ikusiko du kartel batzuetan eskegita. Berehala iritsiko da etxera eta edozer egiteko prest egongo da, helburu bakarra bete nahian, kontzertura joatea. Nahiz eta denetarik egin, asko kostatuko zaio gurasoak konbentzitzea, dena nebak, Gabon Zaharrean izango duen deskontrolagatik. Azkenean, lortuko du kontzertura joatea, beti ere etxera garaiz iristen bada. Hala izango da, baina, nebak joatea nahi izango duen arren, ez diote joaten utziko, zigortuta baitago. Gauean zehar hainbat argazki aterako ditu. Eta helduko da Maxek kamera erregulatu beharreko momentua. Bertan kontzertu eguneko argazki batean, Gorka (bere anaia) agertuko da bere lagun batekin porro bat erretzen.
Zer egingo du Maxek anaiari ateratako argazkiarekin? Gurasoei erakutsi? ezkutatu?
Nire ustez, liburua gure adinerako egokia da. Nahiko erraza egin zait irakurtzea, lehenengo pertsonan baitago idatzita eta erakarri egiten zaitu. Gainera gazte bati gertatutakoa da eta edozein momentutan horrelako zerbait edonori gerta lekioke. Horrez gain, bere iritzia eta ikuspuntua ematen du nebari egiten uzten diotenaren eta berari irteten uzten diotenaren artean.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina