EMAN AMORE
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen urtea: 2015
Idazlea: Xabier Etxeberria
Irakurlea: Ibai Peña
Jon Zeta, liburu honen protagonista, txikitatik berekin ikasten duen Haizea izeneko neska eder baten atzetik dabil aspalditik. Biek komunean hainbat gauza dituztela konturatuko da, baina hala ere Haizeak ez dio kasu handirik egingo nahiz eta honek ez dituen Jonen esperantzak agortuko. Behingoagatik bere maitearengana hurbiltzeko aukera paregabea aurkeztuko zaio; biek gustuko duten “No-future” rock taldeak herriko diskotekan kontzertua emango du. Baina, hain justu ere, musika talde honen kamiseta bat erostegatik kontzertuaren gauean etxetik atera gabe zigortuko dute gurasoek. Bere bizitzako gau garrantzitsuena ezerk zapuztuko ez duela erabaki eta gelako leihotik ihes egingo du, bere lagun Jonatanekin batera kontzertura joan ahal izateko. Baina antzokira heldu bezain laster, Haizea ikusiko du, bere mutil lagun ohiaren ondoan, bata besteagandik hurbilegi, eta hau ez zaio batere gustatuko gure protagonistari. Lortuko al du azkenean bere ametsetako neska bereganatzea?
Egia esan, asko gustatu zait liburu hau. Aitaren batean irakurtzen den horietakoa da. Gaur egungo gazteen bizitzari buruzko anekdota oso erreal bat narratzen du, eta horri esker, oso erraza egiten da irakurlearentzat protagonistaren paperean sartu eta amodiozko istorio hau lehen pertsonan bizitzea. Ezekiel liburuarekin antzekotasun ugari ditu alde hortatik, eta beraz, bietako edozein gomendagarritzat jotzen dut, nerabeentzat batez ere, baina baita beste edozein adinetako irakurleentzat ere.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina