Bostak eta uharteko altxorra
BOSTAK ETA UHARTEKO ALTXORRA
Idazlea: Enid Blyton
Marrazkilaria: José Correas Flores
Argitaletxea: Elkarlanean
Laburpena:
Horrelako egun normal batean, harrigarria den gauza bat ikusiko dute. Egun bat lehenago egoniko ekaitz erraldoiaren ondorioz, uhartean hondoratuta zegoen itsasontzia, kanpora irten da, eta irla ondoan geratu da. Etxean hainbat mapa dituzte, bai uhartekoak, bai gazteluarenak. Bertara heldu eta barnean sartzean, norbait dagoela konturatu dira. Bat-batean atzetik ere beste hainbat pertsona agertu dira. Zer egiten dute haiek bertan? Egia ote da altxorra dagoela? Nola iritsi dira? Zer gertatuko da bostekin?
Iritzia:
Bostak bilduma osotasunean gustuko dut egia esan. Badira jada hainbat liburu irakurrita ditudanak. Beti gustatu izan zaizkit bosten liburuak, haiek transmititzen dutena, ume talde baten ikuspuntutik ikusita eta azalduta dagoelako, eta egiten dutena gure artean egitea ohiko delako. Haien arteko erlazioa, eta egunerokotasuna oso hurbil daukagun zerbait delako… Asko gustatu zait, intriga puntua beti mantentzen duelako.
Lide Ertzilla
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina