HIRU ISTORIO
Uxue Arrieta
2016/05/18
HIRU ISTORIO
Liburuaren izenburua: Hiru istorio
Autorea: W. Shakespeare
Liburu honetan, izenburuak dioen bezala hiru istorio daude. Lehena Lear erregearena, bigarrena neguko ipuina eta, azkena, Othello. Baina nik Othelloren istorioa aukeratu dut gehien gustatu zaidana izan delako.
Babantio Veneziako senadore aberats bat da eta alaba gazte eta eder bat dauka Desdemona izenekoa. Herriko gazte guztiak bere atzetik ibiliko dira oso ederra delako, baina berari adimen handiko mutilak gustatzen zaizkionez mairu batez maitemindu eta ezkondu egingo da. Bere izena Othello da. Hasieran harremana ezkutuan eramango duten arren, azkenean neskaren aita jabetu egingo da. Orduan Babantiok ahal dituenak eta bi egiten saiatuko da bikotea banatzeko eta salaketa bat ere jarriko du, ez du lortuko ordea. Hori ikusita Othello onartzea beste aukerarik ez du izango. Baina gauzak ez dira hor amaituko. Othello jenerala zen armadan eta bere azpitik dagoen Iago jeloskor jarriko da Othellori gauzak ondo dihoazela konturatzen denean beraz plan bat pentsatuko du bikotea banatzeko eta bera armadako general izateko. Baina lortuko al du Iagok bere buruan pentsatuta dauzkan maltzurkeria guztiak betetzea?
Niri pertsonalki hiru istorioetatik hau da gehien gustatu zaidana horregatik erabaki dut bere kritika tentatzailea egitea. Niri batez ere maitasun istorioak gustatzen zaizkit eta kasu honetan oso liburu erraza da irakurtzeko eta gainera oso ondo ulertzen da. Bestalde istorio batean maitasuna, misterioa eta akzioa nahasten dira eta horrek entretenigarriagoa egiten du irakurketa.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina