hemen dago Ahaztuen mendekua liburuaren kritika.
AHAZTUEN MENDEKUA
Idazlea:Alberto Ladron Arana
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen eguna: 2009
Eztabaidan hasten dira Ana eta Oskar, Anak beste gizonezko batekin harremanak dituelako. Oskar autoa utzia duten lekura itzuliko da, baina Ana ez da inondik agertzen.
Emakumea ez aurkitzerakoan poliziarengana joatea erabakiko du. Egunak aurrera joan ahala Ana oraindik ez da agertuko eta bat-batean Oskarrengana inspektore bat agertu eta berak lehenago egindako kasuen arrakasta erakutsiko dio. Oskar konbentzitzea lortuko du eta kontratatu egingo du. Ispektoreak hilabetea pasata oraindik ez du Ana aurkitu eta bere bikotea oso kezkatuta ibiliko da, zeren eta, oraindik poliziak ez dio begirik kendu gainetik.
Azkenean zer gertatuko da Anarekin? Nor izango da Ana hil duena?
Niri egia esanda liburu hau ez zait asko gustatu zeren eta istorio nahasi samarra izan da niretzat. Nik liburu hau ez nuke gomendatuko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina