Ez zuten erantzun!

EGILEA: Oier Santos Arrastua
IZENBURUA: Ez zuten erantzun
ARGITALETXEA: Erein
1.ARGITARAPENA: 2012ko irailaren 21a.

Unibertsitatea, ikasle guztiak itxaroten dauden etapa ikaragarria da. Gazteak unibertsitatera heltzen direnean, festetan bakarrik pentsatzen dute eta horrek emozio puntu bat jartzen dio etapari. Baina unibertsitateak zure ingurukoetatik urrunduko zaitu.
Ela, Danel, Jaitz, Garazi, Nikole eta Hodeiri etapa berri bati aurre egitea egokituko zaie, irailean unibertsitatean hasi beharko dira. Etapa berri honek beraien bizitzetan eragin handia izango du, zeren eta, kuadrilla bi zatitan banatuko da. Jaitz, Nikole eta Ela, Danelen neska-laguna, Leioako enpresaritza fakultatean dabiltza, tamalez, denbora luzea daramate elkar ikusi gabe. Hori dela eta, Danelek, bere lagun kuadrilla, Hodei (mekanikaria), Garazi (txikitatik ezagutzen duen laguna) eta Leioako fakultateko ikasleak; Gasteizera bera bisitatzera joateko gonbidatuko ditu. Urruntasunaren ondorioz Ela eta Danelen erlazioa hoztuko da.
Lagunak Gasteizera heltzean, Danelek bere lagunak taberna batera gonbidatuko dituzte, hortik abiatuta diskotekara joango dira gaua pasatzera. Han hainbat gauza gertatuko dira, zeloak, ligeak…Zer gertatuko da lagun kuadrilla horren artean? Kuadrilla jai horren ondorioz, apur daiteke?

Nire ustez, gure adinerako liburu hau oso egokia da, izan ere, gazteen arteko amodio kontuak baita laguntasunaren arteko kontuak kontatzen ditu. Horrela bada ere, liburuan gertatutako ekintzak gure inguruan gerta daitezke. Honek, ikasteko ere balio izango dizu, arazoak benetan gerta daitezkeelako.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa