Harry Potter eta Azkabango presoa

harry potter eta azkabango presoa bilaketarekin bat datozen irudiak
HARRY POTTER ETA AZKABANGO PRESOA

Idazlea: J. K Rowling
Itzultzailea: Iñaki Mendiguren
Urtea: 1999
Argitaletxea: Salamandra

Liburu hau, Harry Potter liburuen sagako hirugarrena da, beraz, gure protagonistak
Hogwartetsu magia eskolako hirugarren urtea hasiko du. Harry, Ron eta Hermion,
protagonistaren bi lagunek abentura izugarriak biziko dituzte.
Baina, lord Voldemorten laguntzailea, Sirius Black, Azkabango kartzelatik ihes egingo
du, eta Harryren atzetik dabil. Horregatik, gure protagonistaren bizitza arriskuan dago.
Sirius Harryri hurbildu ez dakion, eta mutikoaren baita beste guztien bizitza arriskuan
izan ez dadin. Dumbeldore, Hogwartetsu eskolako zuzendariak, dementoreak jarriko
ditu eskola guztitik zehar, hauek, Azkabango guardak dira, eta magoen alaitasuna
zurrupatzen duten izaki beldurgarriak dira. Baina nor da benetan Sirius Black, eta
zergatik dabil Harryren atzetik?

Niri liburu hau Harry Potter sagako liburuetatik hoberena dela iruditzen zait,
izan ere, protagonistaren eta bere gurasoen bizitzako alde garrantzitsu bat ikus dezakegu,
eta intriga pixka bat daukan liburu bat da. Gainera, Harry Potter eta Azkabango presoa,
sagako pelikuletatik ikusi nuen lehen pelikula izan zen, eta hortik aurrera, liburuak
irakurtzen hasi nintzen eta pelikulak ikusi nituen.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.