Urtebete Itsasargian




Idazlea: Miren Agur Meabe

Argitaratze eguna: 2006, Urria

Argitaletxea: Elkar

Liburu hau 1936. urtean kokatuta dago, gerra zibilaren garaian. Liburu honetako protagonista Jon Iturri Mendieta da. Bilbotar gaztea da, eta gerra hasten denean bere gurasoak bere osaba farozainarengana bidaliko dute, babes bila.

Egun batean haitzetara joaterakoan neska bat ezagutuko du, neska horrekin hitz egiten hasiko da, baina gizon misteriotsu batek, bat-batean neskari haitzetatik joateko eta autoan sartzeko agindua emango dio; Jonek ez du ezer ulertuko. Liburuan aurrera joan ahala, faxistei buruz, eta gerra zibilean gertatutako gertaera nagusiei buruz gehiago jakingo dugu, gertaera horietako gehienak Jonen ikuspuntutik ezagutuko ditugu. Jon jende berria ezagutzen hasiko da (Paulo, Mirra, Katalin…) eta Jonen izaerari buruzko gauza gehiago ezagutuko ditugu, lehengo maitasuna biziko du eta horren ondorioz ondo nahiz gaizki pasatuko du. Liburuaren erdi aldetik aurrera historia hobeto kontatzen hasiko da eta zati horretan ikusten dugu gerra gero eta gertuago dagoela Jon bizi den herritik, beraz, euren herriaren eta orokorrean Euskal Herriaren sufrimendua ikus dezakegu. Baina, zer gertatuko da Jonen gurasoekin? Nor da neska horri aginduak ematen dizkion gizon misteriotsua?




Niri liburu hau asko gustatu zait, istorioa oso interesgarria iruditu zait eta gerran gertatutako gertaera nagusiak ezagutzeko oso ondo dago, liburuaren hasiera ez zait gustatu, baina liburua aurrera joan ahala hobetzen joan da. Liburuak Euskal Herriaren sufrimendua oso ongi kontatzen du eta niri pertsonalki gehien gustatu zaidan zatia Gernikako bonbardaketa kontatzen duena da. Historia pixka bat ezagutu nahi duenari gomendatuko nioke

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa