Jasone Osoro, Jara bikiak eta bikoteak, zubia, 2005
Kontakizun honetako protagonista Jara izeko neska gazte bat izango da. Bertan bere bizitza kontatuko da eta betidanik gustuko izan duen mutila (Urko) maitemintzea lortuko du. Baina lehenengo musuaren ondoren, bere sentimenduak nahasi egingo dira. Maitasuna, gorrotoa, adiskidetasuna, laguntasuna… izango dira liburu honen jabeak. Bestalde familia berri bat iritsiko da herrira eta, Jara eta Intzaren arteko adiskidetasun estuak gora-behera handiak izango ditu. Zer gertatuko da Jara eta Urkoren artean? Eta Jara eta Intzaren artean? Herriko familia berriak eragin handia izango al du Jararen bizitzan?
Liburu arina da hau, 134 orrialde baino ez ditu, 20 kapitulu oso labur eta oso irakurterraza eta abiadura handikoa da. Nire ustez oso liburu polita da Jara bikiak eta bikoteak. Ikaragarri gustatu zait, izan ere, liburuan murgiltzea oso erraza da, eta gainera oso sinesgarria da. Azkar irakurtzen diren liburuak maite dituenarentzat oso liburu polita da hau. Anima zaitez, eta irakur ezazu.
Irati Gaubeka 2018-08-31
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina