Maitasun sua

Liburuaren izenburua: Maitasun sua

Liburuaren idazlea: Aitor Arana

Argitaletxea: Ibaizabal

Marrazkilaria: Alberto Campos

Argitalpen data: 2013

Liburu honetan Ekain deituriko mutil baten istorio zati bat kontatuko da. Ekain mutil berezi bat da, bakartia, lotsatia eta beste ikaskide batzuekin harremanak izateko zailtasunak ditu. Gainera, hori gutxi balitz, hurrengo urtera pasatzeko bere herriko historia batzen duen idazlan bat egin behar du udan eta hor hasiko da gure istorio liluragarria.

Irakasleak agindutako idazlana egiteko Ekain herriko liburutegira joango da eta bertan ikertzen hasten denean, istripu txiki bat edukiko du liburutegiko liburuekin eta horren ondorioz, liburu berezi bat aurkituko du leku arraro batean ezkutatuta. Zer erakutsiko dio liburuak Ekaini? Zer sentimendu loratuko dira bere barrualdean?

Liburu hau benetan polita iruditu zait, sentimendu askorekin lan egiten duen liburu bat da, argi ikusarazten du nolako zaila den gure sentimenduetan gida hartzea eta sentimendu denak ulertzea. Gainera liburu hau oso aproposa iruditu zait gazteentzako, bizitzan aurrera eraman behar ditugun arazo asko azaltzen direlako eta nolabait pixka bat identifikatuta sentitzen zara.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa