Sarerik gabe. Historiak emakume izena dauka.
Hasteko, liburu hau historia egin duten emakumeei buruzkoa da, emakume horiek gure bizitzan egin dituzten aldaketak ikusteko idatzi izan da. Horrela, behingoz, merezi duten omenalditxo bat egiten die liburuak. Baina liburu honek beraien buruzko informazioa kontatzeko istorioa bat asmatuko du.
Liburu honetan 2 pertsonaia nagusi egongo dira, protagonista bat, Miren, eta azpi-protagonista bat, Ibon. Miren neska gazte bat da, eta ikastolan historia egin duten emakumeei buruzko lan bat egitea eskatuko diote. Beraz liburua lanari buruzkoa izango da. Lana egiten Ibonek lagunduko dio. Ibon tabernan ezagututako gazte bat da, bertako tabernaria hain zuzen ere, eta beraien hasiera txarra izango den arren, lotsagabe bat izango delako (Ibonen komentario matxistak lekuz kanpo daude eta), gerora lagun onak izango dira. Berak benetan ez du matxista izan nahiko, baina gauza batzuk txikitatik erakutsitakoak izango dira eta esaterakoan ez da konturatuko, hobetzen saiatuko den arren. Beraz, biak batera lana egingo dute eta leku desberdinetan geratzen hasiko dira, egun bakoitzean emakume desberdin batez hitz egiteko. Baina lana egitea ez da erreza izango eta arazo batzuk izango dituzte. Zein emakume aipatuko dituzte? Zein izango da arazoa? Nortzuk dira historia egin duten emakumeak? Beraien arteko harremana nora helduko da?
Niri liburu hau gustatu zait. Bere kontatzeko modua entretenigarria eta dibertigarria delako. Gainera, historiako emakumeen berri ematen dizu, eta, nire ustez, liburuan jarritakoa ikasketetan sartu beharko litzatekeen informazioa da. Beraz, mundu guztiari gomendatzen diot liburu hau irakurtzea, adin guztietarako baita.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina