Nur eta alfombra hegalaria

Liburua: Nur eta alfonbra hegalaria
Idazlea: Toti Martinez de Lezea
Itzultzailea: Rosseta testu zerbitzuak
Bilduma: Nur
Argitaletxea: Erein


nur eta alfonbra hegalaria bilaketarekin bat datozen irudiak

Nur, Larrabetzun biziko da, Euskal Herrian zehazki. Udako oporretan, Siriako hiriburura joatea erabakiko dute, Damaskora. Nurren aita han jaiotakoa izango da. Urte asko eman dituzte hara joan gabe. Etxera iritsi eta familia guztia itxaroten egongo dira. Nurrek gogo handiak izango ditu bere lehengusuekin hiri zaharreko kaleetan ibiltzeko, han zokoa egongo da, hau da, azoka tradizionala. Denda pila bat ikusi ondoren, ate misteriotsu bat ikusiko dute, alfonbra denda bat. Sartu egingo dira, eta gizonak lasai ikusteko esango die. Nurrek alfonbra artean kutxa txiki eta polit bat topatuko du. Nurrek bere lehengusuei esango die eta amonaren etxera joango dira. Amonaren etxean, etxetxo bat izango dute eta beti han egongo dira. Bertan kutxa zabalduko dute eta giltza bat egongo da kutxa barruan. Zer zabaltzeko izango da giltza hori?

Nire ustez, oso polita da liburua. Irakurtzerakoan, asko dibertitu naiz. Gainera oso noizean behin marrazkiak ditu eta, normalean zerbait berezia gertatzen denean da, hau da, hobeto ulertzeko izaten dira. Horrez gain, bilduma bat denez, beste liburuetako gauzak esaten ditu, eta horrek beste liburuak irakurtzera bultzatzen du. 


Naia Olaetxea
2018/09/09

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa