Gure planetaren higidura




Eguzki Sistemako gainerako planetak bezala, Lurrak ere oinarrizko bi higiduraren eragina du: Eguzkiaren inguruko translazio higidurarena eta lurburutik lurburura doan ardatzaren inguruko errotazio higidurarena.

Bi higidura horiek dira gizakiarentzako garrantzi gehien duen fenomenoaren eragileak, hau da, Lurraren eta eguzki izpien arteko erlazioarenak.

Eguzki irradak angelu desberdinez jotzen du lur azalean, latitudearen eta eguneko eta urteko unearen arabera, eta angelu horrek erabakitzen ditu denboraren neurria, egunaren eta gauaren iraupena, eta urtaroen segida.

Eguzkiak, Ilargiak eta izarrek itxuraz duten higiduraren aurkako noranzkoa du Lurraren errotazioak, izan ere eguzkia ere mugitu egiten da, haiena mendebaleranzkoa baita, Lurrarena berriz, ekialderanzkoa. Bere ardatzaren inguruan biraka ibiltzeaz gainera, Lurra Eguzkiaren inguruan ere higitzen da, horri tranzlazio higidura deitzen zaio. 

Informazioa:http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/eu/contenidos/articulo/c1301/eu_d1301015/1301015.html

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.