Faktura elektrikoaren azterketa

Osasunak euskara txertatu du.

Duela 2 egun, Osasunak euskara txertatu zuen bere web eta komunikazio sareetan. Diotenez, klubeko hizkuntzak gaztelania eta euskara dira horregatik hartu dute erabaki hau. Beste Twitter eta Facebook kontu bat sortu zuten, dena euskaraz. Gainera bere bazkideekiko komukazioa ere euskaraz egiteko ahalegina egingo dela siurtatu zuten.

osasuna bilaketarekin bat datozen irudiak

Aukibidea: naiz.eus

Urez beteta dagoen edalontzi bati buelta ematean ura ez jaustea ezinezkoa al da?

1. Ikerketa galdera: Edalontzi bat urez betetzen badugu gorainoko, eta kartoi bat gainean jartzean edalontziari buelta ematean urik jausiko al da?

2. Hipotesia: Nik uste dut, kartoi bat jarrita bakarrik, urak kartoiari bultz egingo diola eta ura edalontzitik behera jausiko dela, grabitate indarrarengatik.

3. Ikerketari erantzuteko beharrezko materialak:

- Ura
- Edalontzia
- Kartoi zati bat

4. Ikerketa:

1. Lehenik, edalontzia urez beteko dugu goraino.
2. Ondoren, kartoi zati bat edalontzi gainean jarriko dugu.
3. Eta azkenik zer gertatzen den frogatuko dugu, edalontziari buelta emanez.



5. Ondorioa
Hau, presio atmosferikoak egiten duen indarragatik da, presio hidroestatikoa baino handiagoa delako, presio atmosferikoa, 10N/cm2 da, eta presio hidroestatikoa berriz, 0,3 N/cm2 beraz, horregatik kartoia ez da jausiko eta ura edalontzi barruan mantenduko du.

Emakumeen merituak aldarrikatzen!


Emakumea eskubideak lortuz


Zergatik ez dago berdintasuna berbera gizonezkoen eta emakumezkoen artean'


Emakume zientzialariak ere bai!


Emakumeak Zientzian







emakume zientzialariak zergaitik ez?



Berdintasuna errealitatea edo kondaira?


Neskak ere bagaude zientzian!


Eta zergatik gizonak bakarrik?


Denon artean lortu dezakeegulako! Emakumeok zientzian!


Eta emakumeak zientzian zer?



Euskal produktu tradizionalak orain Japonek eginak

   Muji etxerako produktuak egiten dituen Japoniako markak munduko txoko ezberdinetako artisautza tradizionalean inspiratutako produktu lerro bat sortu zuen 2003an, eta 12 urte geroago, 2015ean, eskualde berezi batean jarri zuen arreta, "mendebaldean itsasoa du protagonista, barnealdean eta ekialdean, berriz, mendiak": Euskal Herria. Eta hala, sagardotegiak, basque linge delakoa, hurritz egurrez egindako saskiak deskubritu zituzten.



Informazio iturria: eitb.eus

Euskarazko liburuaren kritika

HONTZAREN EGUNA

Izenburua: Hontzaren eguna
Autorea:  Leonardo Sciascia
Argitaletxea: Ibaizabal
Itzultzailea: Koldo Biguri

 Liburu honetan, mafiaren inguruko arazoak agertuko dira. Mafia arazo horiek, autoreari gertatutakoak izango dira eta berak deskribatu egingo ditu, Siziliako tragedia bereziki. Siziliarrek elkartzeko dauzkaten arazoak, laguntasuna, babesa, harremanak… azalduko dira. Baina, istorio berezi honen gora-beheren gainetik, liburu honek gehienbat justiziari buruzko datuak eta iritziak emango dizkigu. Zer uste duzue gertatuko dela Sizilian? Zerbait txarra pasatuko zaio gure autoreari?

 Niri liburu hau interesgarria iruditu zait. Izan ere, egia da gaur egun munduan ez dagoela justizia eta nire iritziz liburu honetan esaten duen dena egia da. Horregatik, uste dut, mundu guztiak irakurtzea ondo legokeela, gauza asko ikasten dituzulako eta gaur egungo egoeraz pentsarazten dizulako.

Euskararen kritika



ELURRAREN FORMULA:

elurraren formula libro bilaketarekin bat datozen irudiak




Izenburua: Elurraren formula
Idazlea: Bertol Arrieta
Argitaletxea: Elkar                                     
                                                                    

Amodiozko liburu bat da Elurraren formula. Bertan bikote bat azaltzen da, Manu eta Marta deiturikoa. Bikote hau momentu honetan krisian dago eta banantzeak saihestezina dirudi. Denbora bat pasatu eta gero, Manuk elurretara eraman zuen bien alaba, Jaione, baina Jaionek azkenaldi honetan etxean bere amaren presentzia nabari izan du.

Jaionek egunaren oroigarri, pentsatu du ideia ona izango zela bere amari elurretako bola bat ematea edo oparitzea. Baina Jaioneren aita, Manu, aldiz, ez dago bere alabarekin konforme, ondo iruditzen zaio, Jaionek bere amari elur bola hori egitea, baina elur bola hori egiteak hainbat ondorio, arazo ekar ditzakeela uste du Manuk.

Horietako batzuk hauek dira: kontuz ibili behar da elur bolarekin zeren eta apurka-apurka urtzen joango da eta azkenean ez da ezer geratuko. Gainera arriskua dago, zeren eta elur-bola hori etxera eraman eta gero berriro ere etxean urtu egingo da. Beraz azkenean zer egingo du Jaionek? Amari emango dio elur bola edo bertan utziko du? Zer gertatuko da Marta eta Manurekin? Galdera hauen erantzuna jakin nahi baduzu, badakizu zer egin… Liburua erosi, irakurri eta disfrutatu!

Nire iritzia:

Niri, irakurri ditudan liburuetatik gehien gustatu zaidana izan da, zeren eta amodiozko istorioak nire gairik gogokoenak dira. Asko gustatzen zait maitasuna, bikotearen elkarrizketak, arazoak, baina gehien gustatzen zaidana, amaiera da, intrigazko liburua baldin bada, kasu honetan bezala. Beraz amodiozko, maitasunezko, eta zurrumurruzko liburuak irakurtzea gustatzen baldin bazaizu, ez galdu denbora gehiago eta hasi zaitez liburu hau irakurtzen.


                                                                                                          NAIARA CABALLERO

Luxoreko misterioa

KRITIKA


Liburuaren izenburua: LUXOReko misterioa.


Liburuaren datuak:


Idazlea: Bjorn Sortland.


Euskarazko itzultzailea: Aitor Arana.


Marrazkigilea: Trond Bredesen.


Jatorrizko titulua: Luxor mysteriet.


Jatorrizko liburuaren argitalpena: Norvegian 2000. urtean.


Liburu honen argitalpena: Ibaizabalek 2008. urtean.




David eta bere familia Egiptora joan dira oporretan, eta han pertsona misteriotsu batek (oso atsegina izan dena beraiekin), tenplu-hiria eta beste monumentu batzuk bisitatzea proposatuko dio eta hotela non hartu ere esango dio.
Egun batean, Sisselek, liburu honetako protagonistaren ahizpak, bere logelako ispiluan mezu susmagarri bat aurkituko du idatzita, eta horregatik misterio hori ikertzen hasiko dira, bera eta bere familia. Laster deskubrituko dute arte-lanen legez kanpoko ekintzak egiten dabiltzala bertan.
Misterioren baten barruan sartu eta beraien bizitzak arriskuan jarriko dituzte. Arrisku hauetatik ondo aterako al dira David eta bere familia?


Liburu hau oso gustuko izan dut, hasiera-hasieratik erakarri nauelako. Niretzat intrigazko momentu onenak, zer gertatzen ari den ikertzen hasten direnean eta arriskuak aurrera nola ateratzen dituzten kontatzean izan dira. Liburu hau oso gomendagarria da.

Euskara Goya sarien oholtzan


2018ko Goya sarietan "Handia" izan da gaueko izarra, izan ere, 13 sari irabazteko aukera zuen eta horietatik 10 eskuratu ditu. Horri esker, inoiz baino euskara gehiago entzun da oholtzan. Gaztelania eta euskara tartekatu dituzte irabazleek sariak jaso eta esker onak ematera joan direnean, eta hala, "eskerrik asko" 10 aldiz baino gehiago entzun da bart Madrilen, Espainiako Zinema Akademiaren gala handian.

handia goya bilaketarekin bat datozen irudiak

Iturria: eitb.eus

Desio izeneko tren batean




desio izeneko tren batean bilaketarekin bat datozen irudiak

Egilea: Iñaki Serrano Lasa
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Bizi Taupadak



   Liburu honen protagonista Jon-ekin batera,  Iker izango da. Zoritxarrez, Iker minbiziaren eraginez hilko da. Beste mundura eraman baino lehen, kaxatxo bat bidaliko dio Joni, ilusio handia egingo diona. Barruan argazkiak, aldizkari erotiko batzuk,  eskutitz bat eta liburuxka bat aurkituko ditu.  Ilusio handia egingo dio Joni, izan ere, biek batera gaztetan egindako bidai baten egunerokoa da. Bertan, beraien gaztetako istorio eta txorakeria guztiak biltzen baitira.

Beraien bidaia hori oso luzea izango da, Hendaiatik, Bruselara, Amsterdamera, Hanburgora… laburbiltzeko, Europa guztitik ibiliko direla esan genezake. Motxila txiki bat eta diru apur bat baino ez dute izango eta  zaila izango zaie gazte-aterpetxeetan lo egiteko lekua aurkitzea, hala ere inork ez die festa eta ligatzeko gogorik kenduko. Beraz, jendea ezagutzeko prest egongo dira. Nolako parrandak izango dituzte? Neska asko ezagutuko al dituzte? Nolakoa izango da bizitzako esperientzia hori?

     Niri liburu hau gustatu zait, izan ere, ez da betiko liburua istorio bat soilik duena, hemen egunerokotasuna kontatzen du. Gainera gazte batek idazterakoan, errazagoa egiten zait gauzak ulertzea eta beste kutsu bat dute gertakizun horiek. Azaldu nahi dudana zera da, beraiekin identifikatuta sentitu naizela liburuko zatiren batean. Bukatzeko naturaltasun guztiz kontatzen dituenez gauzak eta zentzu gabeko gauzak direnez, badaukate umore puntu hori, horregatik gusturago egon naiz irakurtzen.

SPrako TRANBIA

sprako tranbia bilaketarekin bat datozen irudiak
Egilea: Unai Elorriaga
 Argitaletxea: Elkar
Argitarapen data: 2001. urtea

    Istorio honetan, Lucas eta Maria dira protagonistak. Lucas, agure bat da eta liburu hasieran, ospitalean dago. Lucasek buru arazoak ditu eta horregatik, Maria bere arreba eta bera elkarrekin bizi dira pisutxo batean. Ospitalean, hilabete eta asko egin ondoren, etxera heldutakoan, gitarra hotsak entzungo dituzte. Irratia edo telebista delakoan, ez diote jaramonik egingo baina sartutakoan, kale mutil bat dela konturatuko dira, Marcos. Familiako beste bat bezala hartuko dute eta beraiekin bizitzen jarriko dute. Lucasek, Rosa imajinatuko du hainbat kapitulutan, hila dagoena. Mariak, komunean dagoenean egingo ditu hausnarketa eta buru hausteak eta Marcos ostera, tren geltokira joango da egunero gitarra jotzera. Bertan, egunero lekuz aldatuko da 5 bat metro eta aurreko egunean jo zuen lekuan koadro bat jasoko du Roma egilea duen batena.

    Egun batean, Romarekin topo egingo du eta bere auzokidea dela konturatuko da. Horren harira, batera irteten hasiko dira, baina Lucasen burua gero eta okerrago egongo da eta Mariak ez du zer egin jakingo.

    Zer gertatuko da? Lucasek burua galduko du? Baietz izaten bada, Mariak orduan zer egingo du? Zer gertatuko da ordea, Roma eta Marcosekin? 

    Nik uste dut, liburu hau, ez dela ohikoa den liburu bat, berezko estilo bitxia du eta oso atsegina da. Horren ondo sartzen da Unai agure baten paperean, zu ere bertan sartzera heltzen zarela. Horrez gain, oso arraroa den gatazka bat da familia hau eta horrek, erakargarria egiten du. Nik ezin izan diot irakurtzeari utzi nahiz eta batzuetan haria galdu. Benetan gomendagarria!

Harry Potter eta sekretuen ganbera





Idazlea: J.K Rowling
Itzultzailea:  Iñaki Mendiguren
Urtea: 1998
Argitaletxea: Salamandra



Harry Potter eta sekretuen ganbera, sorgin harriaren jarraipena da,
baina bigarren liburu honetan,
Harry eta bere lagunak Ron eta Hermione bigarren mailan hasiko dira.
Gertaera misteriotsu batzuen ondoren, Harryren etsaiaren kontra borrokatu beharko dute,
ez Harry eta bere lagunek bakarrik, Hogwarts magia eskola osoak baizik; izan ere,
sekretuen ganbera, kondaira bat beste ez zela uste zen gela zabalduko dute,
eta oinordekoaren etsaien bila joango dira. Horretaz gain, Ginik, Ron-en arreba txikiak, Hogwartseko lehen urtea hasiko du.
Zer gertatuko da Harry eta Giniren artean?
Nork irekiko du sekretuen ganbera?

Nire ustez, liburu hau bestea bezain ona da,izan ere, lehen liburuaren esentzia berbera dauka, baina liburu honetan, lagunen arteko erlazioa estutu egiten da, Ron eta Hermionen artekoa batez ere, laguntasun gehiago dago. Gainera, Hogwartseko lau etxeetako batetik,(Gryffindor; Slythering; Ravenclaweta Hufflepuff), Slytherin-etik, historia ezagutzen dugu, eta gainera, Harryren gurasoen hiltzailea nor den ezagutzen dugu.

Kritika: Behi euskaldu baten memoriak


Izenburua: Behi euskaldun baten memoriak
Idazlea: Bernardo Atxaga
Argitaletxea: Pamiela

    Liburuan zehar pertsonaia nagusiak, kasu honetan animaliak izango direnak, Setatsu izeneko pentsamendua eta Mo izango dira. Beraiek izandako memoria eta bizipen desberdinak kontatuko dituzte. Izan ere, Mo 50 urteko behi beltz bat izango da eta bere bizitzan zehar Setatsuri emandako aholkuak kontatuko ditu. Bere memoriak kontatzen dituen bitartean, hainbat bizipen kontatuko dituzte beraien ikuspuntutik ikusita. Horretaz gain liburuan gertatzen diren ekintza edo momentu asko esaera zahar desberdinekin erlazionatuko dituzte. Gainera beraien protagonistak izateaz gain, Mok bere lagun baten adiskidetasuna ere azalduko du, izan ere, berak esaten duen bezala bere inguruan bizi den behi jakintsu bakarra da. Bere bizipen eta memoria horiek eguneroko bat izango balitz bezala kontatuko ditu. Zein izango da Moren ikuspuntua bizitzarekiko? Eta Setatsurena?

    Nire iritziz liburu hau “Behi euskaldun baten memoriak” oso polita da, izan ere, izen- buruak esaten duen bezala behi baten memoriak kontatzen ditu. Liburu honek duen berezitasun handiena nire ustez bi narratzaile modu dituela da. Izan ere, datu honetaz ez bazara liburua irakurtzen hasi aurretik konturatzen ulertzeko nahiko zaila da. Nahiz eta, berezitasun hori izan niri oso dibertigarria iruditu zait.

Anne Frankenen egunkaria




Izenburua: Anne Franken Egunerokoa

Itzultzailea: Josu Zabaleta

Argitaletxea: erein

1942 ko urtarrilaren 12an, Anne Franken urtebetetzea zen, bai, gazte izaten hasi zen, 13 urte, horrenbeste itxarondako bere 13 urteak. Bere urtebetetzeaz gain 1942. urtean bigarren mundu gerra hasi zen.

Anne Franken ametsetariko bat nagusitan idazlea izatea da, pila bat gustatuko zaio eta horregatik bere ohitura bat egunkariak idaztea da, koaderno bat amaitu, beste bat hasi… Berari gertatzen zaizkion bitxikeriak, sentimenduak, amodioak, eta inork ez dakizkien sekretuak bertan idatziko ditu.

Anneren aita, Otto Frankenek enpresa batean egiten du lan, eta bertako langileen laguntzaz bi urte baino gehiagoz egongo dira Achterhuisean (etxearen atzeko aldean) babesean. Baina bertatik irtengo dira? zer gertatzen zaio Anneri bertan? nolako bizitza daramate?


Nire iritziz liburu hau oso kitzikagarria da, izan ere, gerra judutarrak nola bizi zuten ere kontatzen du, egia da hasiera batean astuna egiten dela, baina irakurri ahala engantxatu egiten du eta zer gertatuko den jakiteko gogoarekin geratzen zara. Bukatzeko Anne gazterian dagoenez gauza gehiago gertatzen zaizkio eta horregatik kitzikagarriagoa dela uste dut.


EUSKADI TA ASKATASUNA


Liburua: Euskadi Eta Askatasuna
Argitaletxea: Txalaparta
Idazlea: Xabier Amuriza…

    Gerra zibilaren ondoren Francoren diktadurak Euskal Herriko eskubideak ez zituen errespetatzen
eta are gutxiago gure hizkuntza. Ondorioz, euskal jendea amorratuta zegoen. Ikasle talde bat  batu
eta Ekin izeneko taldea sortu zuten, 1952.urtean. Hasiera batean jendearen eskubideak bermatzen
zituzten, baina gero diktaduraren erantzuna beti errepresioa zelarik, 1958. urtean Ekineko
partaideek ETA izeneko talde armatua sortu zuten errepresio hau amaitze aldera.

     ETA.-k, bere izenak dioen bezala, Euskal Herriaren askatasuna zuen helburu, horretarako,
Francoren polizia eta Guardia Zibilen aurka erasotzen zuen, berauek Euskal Herritik aldentzeko.

     1988. urtean ETA-k bere lehenengo atentatua egin zuen Meliton Manzanaz hilez, eta 1973.
urtean golpe izugarria eman zion Francoren erregimenari, bere ordezkoa izango zen eta bertan
momentuan gobernuko presidentea zen Carrero Blanco hiltzean, momentuko frankismoaren etsai
nagusi bihurtuz.

Zer gertatu da ETA-rekin?
Nortzuk ziren ETA-ko partaideak?
Nondik lortzen zuten behar zuten materiala?

Nire iritziz, liburu honek, Euskal Herrian bizitako egoera azaltzen du, nahiz eta ETA-ren historia zati txiki bat izan asko esaten digu. Beronek Euskal Herrian eragin handia izan baitu.
Nahiz eta liburu handia izan eta letra txikiz idatzia, erraz irakurtzen da, zeren eta, ezagunak diren egoerataz hitz egiten du eta niri erreza egin zait egoera imajinatzea, gainera  irudiek  ere asko laguntzen dute.



                                                   Ander Arrasate Iriondo

2018-02-02

Ura edalontzi batetik bestera ukitu gabe?

Ikerketa galdera:  Edalontzi bat urarekin eta beste bat utzik dugunean eta hodi batez elkartzen ditugunean, nola pasa daiteke alde batetik bestera ura?

Hipotesia: Nire ustez, ez dago modurik ura alde batetik bestera pasatu ahal izateko ez badiozu presiorik edo indarrik egiten. 

Beharrezko materiala:
- Baso bete ur
- Edalontzi bat hutsik
- Hoditxo bat