Faktura elektrikoaren azterketa

Txernobyl inguruan animalia basatiak ugaritzen ari direla frogatu dute

Txernobylgo zentral nuklearraren hondamendia gertatu zenetik ia 30 urte bete direnean, erradioaktibitateak kutsatutako eremuan ugaztun handiak ugaritzen ari direla frogatu du epe luzeko ikerketa batek. Are gehiago: espezieetako batzuk hondamendiaren aurretik baino ugariagoak dira gaur egun. Portsmouth Unibertsitateko Jim Smith ikertzaileak gidatu du lana, eta Current Biology aldizkariak argitaratu du artikulua.
Istripu nuklearrak kutsatutako eremua erradioaktibitatearen ondorioak ikertzeko laborategi bihurtu da. Hala, espezie askotan erradioaktibitateak duen eragin kaltegarria erakutsi dute hainbat ikerketek, besteak beste, hegaztietan, arrainetan, intsektuetan eta araknidoetan.
Orain argitaratutako ikerketan, ordea, Bielorrusiako kutsatutako eremuan bizi diren ugaztun handiei erreparatu diete. Animalia-kopurua kalkulatzeko, bi metodo erabili dituzte: batetik, 1987tik 1996ra, neguan helikopteroz egindako zenbaketa zuzenak; eta, bestetik, 2008tik 2010era, animaliek elurretan utzitako aztarnei jarraituz egindako neurketak. Gero, Bielorrusiako kutsatu gabeko beste eremu batzuetan antzeko metodoekin lortutako emaitzekin alderatu dituzte kopuruak.
Horrela, egiaztatu dute, kutsatutako eremuan, altzeen, orein arrunten eta basurdeen populazioak nabarmen handitu direla 1987tik. Oreinen kopurua, adibidez, 10 aldiz handitu da 1996tik. Otsoen dentsitatea, berriz, alderatutako eremuetan baino 7 aldiz handiagoa dela ikusi dute. Ikertzaileen arabera, ehiza debekatuta egoteak azaltzen du alde hori.txernobyl-inguruan-animalia-basatiak-ugaritzen-ari

Iturria: Zientzia.eus

Marten ura dago

Eguzki sisteman Lurra ez da ura duen planeta bakarra. AEBetako NASA agentziak jakinarazi duenez, Marten ere badago. Eta gazia da, gainera. NASAren Ames ikerketa zentroak, John Hopkins Laborategiak, Arizonako Unibertsitateak, Southwest Ikerketa Institutuak eta Nantesko Planetologia eta Geodinamika Laborategiak egindako ikerketaren emaitza da aurkikuntza; Nature Geoscience zientzia aldizkarian argitaratu dute laburpena.

Zer ekarriko dio honek zientziari? Zer bide zabaltzen da espazioko ikerketan? Ikerketa galdera ugari erantzunaren zain...



Informazio iturria: Muy interesante aldizkaria eta Berria egunkaria

http://www.muyinteresante.es/ciencia/fotos/marte-el-planeta-rojo/misterios-de-marte vía

Supereroankortasuna gori-gori

Ekainaren bukaeran etorri zen falta zen froga, benetako supereroankortasuna zela erakusten zuen froga. Eta horrek baieztatu zuen supereroankortasuna lortu zutela, inoizko tenperatura altuenean; aurreko altuena baino ia 40 gradu gehiagotan, alajaina. 30 urteko epelaldiaren ondoren, supereroankortasunaren gaia gori-gori jarri zen berriz ere. 
supereroankortasuna-gori-gori

Max Planckeko hiru ikertzailek arXiv-en argitaratu zutenean hidrogeno sulfuroa, presio handian jarrita, supereroale zela 190 K-ean (–83 ºC). Meissner efektua ere hortxe zegoen. Eta, kasu horretan, supereroankortasuna 203 K-ean (–70 ºC) lortu zuten.


http://zientzia.eus/artikuluak/supereroankortasuna-gori-gori/

Itsas izarrek ikusteko gaitasuna dute

Itsas izarrek ikusteko gaitasuna dute


Itsas izarrek begiak dituztela orain 200 urtetik ezaguna zen arren, ez zegoen animalia hauen ikusmen gaitasunaren ebidentziarik.

Orain arte itsas izarrak animalia sinple gisa ikusi ditugu, eta dituzten begi txiki eta burmuin urriagatik nola edota ea ikusmenik duten ikertzea zaila izan da. Linckia laevigata espeziearekin eginiko ikerketak dio bereizmen baxuko irudia ikusteko gai direla, 200 pixelekoa. Eboluzioan irudia eraiki zezaketen lehen begi hipotetikoen antzekoak direla diote ikerlariek.


Informazioa: www.euskalnatura.net

ALKOHOLA ETA GAZTEAK

Drogen Menpekotasuna

Drogak hainbat erabilera izaten ditu, gaixotasunak sendatzeko edota arazoak ukatu edo gutxitzeko. Lehenengo arazoa, pertsonak ondo sentitzeko edo bere eginbeharrak burutzeko substantzia hartu behar duenean sortzen da.
Orain dela urte asko, 80.hamarkadan, drogen izurrite bat egon zen eta hainbat hildako egon ziren. Gaur egun badaude batzuk izurrite horri aurre egin ziotenak baina ez daude bat ere ondo. 30 urteren ostean izurrite hori berriro bueltatu da.
Hainbat informazio izan arren, gaur egungo gazteria drogetan gero eta gehiago sartu da. Eusko Jarurlaritzak, 2001.urtean eginiko ikerketa baten arabera, 15 eta 29 urte bitarteko gazteetatik %80 ospakizunetan edaten du, horietatik %36ak astebururo egiten du eta %28,9k asteburen batean. Oro har, etxetik kanpo edaten dute gazteek.

Espainiako estatuaren arabera, hainbat nortasun-ezaugarrik bultza dezakete drogak hartzen hastera eta haien gehiegizko erabilera. Honako hauek dira, besteak beste, drogaren kontsumoaren baliozko eragileak; harremanetarako arazoak, sentitu nahi eta pentsatzen dena adierazteko zailtasuna, frustrazioa, mina jasaten ez jakitea, segurtasun-eza handia, autoestimu eskasa, arazoen aurrean erantzuteak darama drogen menpekotasunera.

Nahiz eta mendekotasunak drogen ohiko kontsumoari edo behin eta berriz jokatzeari lotutako arazoak islatu, horiek ez dira arazo bakarra; izan ere, jokabide horiek beste zailtasun batzuk ere eragin ditzakete, besteak beste, zirkulazio-istripuak, lan-istripuak eta etxeko istripuak; osasun fisiko eta mentalak txarrera egitea; eta bizi-kalitatea, ongizatea eta integrazioa murriztea.

EAEko gazteriaren kontseiluak dioenez, etxeko ohiturak aldatzea iradokitzen du. Kontrolak gehituko balira, isunak handiagoak izango balira, hitzaldi gehiago egongo balira etab. drogen kontsumoa txikitzen hastea posible izango litzateke.

Gomendatzen da zaintza gehiago edukitzea eta horrela egoera zerbait aldatuko litzatekeela. Horren esker inguruko ez kontsumitzaileak ez liratekeen kutsatuko eta jendea ez zen kutsatuko.
Azkenean, nor bere burua kapasa izan behar da jakiteko zer den ona beretzat eta bakoitzak nahi duena egitea, azken finean kaltetzen hari zarena zure gorputza da eta ez besteena.

DOPINA


Dopina kirolariaren errendimendu fisikoa handitzearren kirol erakundeek debekaturiko substantziak hartzea da. Hau da, dopatzea, drogatzearen sinonimo bezala erabil dezakegu, eta honela, drogak dituzten ondorio guztiak ditu dopatzeak.

Kirolari profesionalek irabazteko nahia oso barneratuta dute, izan ere, beraien emaitzen ondorioz bizi dira, eta askotan nahi hori pentsa baino arriskutsuagoa da. Askotan, pertsona askorentzat pentsa ezin diren gauzak egitera heldu dira, eta bai, dopinaren inguruan hitz egiten ari naiz.

Praktika hau pentsa baino orokortuagoa dago, Kristo aurretik haibat mende atzera hasi zen dopina praktikan ipintzen, Greziarrek egiten zituzten Olinpiadetako gizonek, substantzia berezi batzuk janariarekin batera jaten zituzten beraien errendimendua hobetzeko. Greziarren Olinpiadak abiapuntu bezala hartuta gaur egungo kirol askotan gertatzen dela hobeto uler genezake. Gai honekiko egiten diren estatistikei arrazoia emanez gero, substantzia ilegal gehien konsumitzen dituzten kirolariak txirrindulariak edo tenistak dira, baina gehienbat txirrindulariak. Datuak hauek izan arren, dopin kasuak kirol guztietan daude, futbolean, igeriketan, elurretako kiroletan… Adibidez, Alex Rodriguez, New York-eko beisbol taldeko jokalari oso famatua zena, 2001etik aurrera esteroideak kontsumitu zuela onartu zuen. Kirol honetaz adituak zirenentzat itzelezko kolpea izan zen. Baina dudarik gabe, gizartean oihartzun gehien izan duen kasua, Lance Armstrong-ena izan da. En el 2009, el famoso beisbolista de los Yankees de Nueva York, Alex Rodríguez, admite que había consumido esteroides   para mejorar el rendimiento mientras jugaba para los Vigilantes de Texas durante un periodo de tres años y desde inicios de 2001.

Lance, ez dakizuenentzat, Estatu Batuar txirrindulari oso famatu bat izan zen, bere garaian inoiz egondako txirrindularirik hoberena. 1998tik 2005era izan ziren 7 tourrak irabazi zituen gizona da, garai hartako umeen gogokoena, ilusio guztiak sorrarazi zien gizona da Lance Armstrong. Baina tamalez,7 urtez gezur sakon batean bizi izan da txirrindularitza. Urte haietan, hainbat akusazio izan ziren Lancen aurka, baina inoiz ez zen ezer zehaztu 2006.urtea heldu zen arte, orduan, ikerketa sakon bat zabaldu zen, eta horrez gero, Armstrong kirolariri egiten zizkioten analisiak ez zirela behar bezala ikertzen zehaztu zen. Analisiak hainbat substantzia ilegal zituela argi eta garbi ikusten baitziren. Kasu hau argira irten zenetik, anti-dopin kontrolak gero eta ugariagoak eta batez ere zehatzagoak dira, ezin dira honelako adibide gehiago egon, kirolaren kultura zikintzea bakarrik lortzen dute eta. Normala dirudien bezala, kasu hau argira irten bezain laster, hainbat kirolarik beraien ikuspuntu pertsonala eman dute, adibidez, Alberto Contadorrek, honelako hitzak esan zituen: “Esan zuenak ez zuen inor harritu, gogorra da txirrindulariaren munduaretzat, baina horrela agian puntu eta aparte bat egin geniezaioke kapitulu honi” Edo Novak Djokovik tenistak esan zuena ere zenbait esanguratsua dirudi: “Lotsagabeko bat da, oso tristea da kirolarentzat Armstrong bezalako kirolariak izatea, sufritzea merezi du” Lance, bere karrera osoan, dopina hainbat modutara praktikatu zuen. Resultado de imagen de armstrong

Dopina praktikatzea pentsa baino errazagoa dela esan genezake, anti-dopin kontrol batean positibo emango zuen substantzia asko farmazia batean adibidez topa genezake eta. Medikuak errezetatzen dizkigun medikamenduak zure gorputza %100era badago kontsumitzeak dopina izango litzateke. Baina nola ez, badaude dopin mota gehiago, eta zoritxarrez praktikan gehien jartzen direnak odol transfusioa, substantzia ilegalak zain bitartez sartzea edo ahotik hainbat modutan ingeritzea dira.

Behin hau guztia esanda, Dopina kirolean arlo oso garrantzitsu bat dela esan genezake eta bukaera ematea da aukerarik hoberena, kirolak duen gauza politenak zikintzea bakarrik lortzen du eta. Honetarako, anti-dopin kontrolak gero eta ugariagoak izatea oso odo legoke. Kirolaren alde ona bakarrik ikus dezagun.  

Siriar Errefuxiatuak

SIRIAR ERREFUXIATUAK
2011. urteko urtarrilaren 26an hasi zen Siriako Gerra Zibila Bashar al-Assadek zuzendutako armada eta matxinoen artean; hasieran, giza eskubideen aldarrikapen bat baino ez zen, baina, beranduago, Estatu Islamikoa matxinoekin batu zen eta ondorioz, bortizkeria nagusitu zen. Gaur egun, oraindik, bakea sinatu gabe jarraitzen dute, eta egoera inoiz baino beroago dago mundu internazionalean.
Lehenengo liskarretik gaur arte, 150.000 hildako identifikatu dira jada eta azken aldian, gerrako indarkeria maila izugarri areagotu da, Siriar hiritarrentzat egoera jasangaitza bilakatu den arte; horregatik, ihes egitea erabaki dute hainbatek eta badira bi milioi baino pertsona gehiago herrialdetik ihes eginda, edo saiakera horretan jarduten dutenak, herrialde osoaren biztanleriaren %11, Jordania, Libano, Turkia edo Egipto bezalako herrialdeen mugak gainditzeko asmoz.

Baina Afrika eta Asiako herrialde hauetaz gain, milaka Siriarrek Europara heltzea ere lortu dute, eta hor hasten da nazioarteko liskar hau. Europara etengabe errefuxiatuak ailegatzen ari zirela ikustean, ateak itxi zaizkie, eta ekialdeko herrialdeek batez ere, oztopoak indartu dituzte beraien mugetan. Erabaki honek, ez die inolako onurarik ekarri errefuxiatuei, eta inoren lurraldean geratu dira inolako aukerarik gabe. Ezin dute muga gainditu, polizien eta baita kazetarien eskutik itzelezko jipoiak jasotzen dituztelako, eta beraien bizilekuetara ere ezin dira bueltatu, gerraren kaltetan oso arriskutsua den zonalde bat delako. Eta hori guztia gutxi balitz, pertsona hauen egoerak guztiz kaskarrak dira, inolako baliabide eta babes gabe. Beraz, hari honi helduz, hurrengo galdera hau planteatzea gustatuko litzaidake: Zer gertatuko da Siriarrekin negua eta honekin batera euria eta tenperatura baxuak heltzen direnean? Hausnarketara deitzen duen galdera interesgarri bat.

Bestalde, konponbideen bila jartzen bagara, Europar Batasunak esaterako, errefuxiatuen banaketa plan bat antolatu du kide diren herrialde guztien artean. Hain urruti joan gabe, eskala txikiagoan, baina, zerbait lagunduz ere, Madrilgo gizon batek, mugetako batean kazetari baten eskutik jasotako indarkeria jasan zuen familia famatua, Espainiara ekartzea lortu eta etxebizitza eta lana eskaini zien. Eta informazioa biltzen jarraituz gero, horrelako beste hainbat kasu aurkituko genituzke seguraski, baina, nahiz eta laguntza txiki hauek eskertzen diren, nire ustez benetako arazoa, bi elementutara muga dezakegu; lehenengoa eta dudarik gabe garrantzitsuena, Siriako gerra eta ondorioz egunero hiltzen diren milaka pertsonak. Eta, bigarrena, mugak ixtea eta errefuxiatuei jartzen zaizkien gehiegizko oztopoak. Beraz, uste dut gobernuak alde batera utzi beharko lituzketela ospe ona irabazteko soilik egiten dituzten ekintza txiki horiek, eta aipatutako bi puntu horietara bideratu beharko lituzketela benetako konponbideak.   





SARE SOZIALAK GURE EGUNOROKOTASUEAN






Interneteko sare sozialak, azken urteetan sarean agertutako fenomeno berrietako bat dira.Pertsonen arteko komunikaziorako erabilgarriak dira, harreman asko edukitzea eta informazioa modu errazean eskuratzea ahalbidetzen digu. Gaur egun, 12 eta 18 urte bitarteko gazteek haien bizitzako gauza garrantzitsuenetako bat bezala hartzen dute. Haien arteko komunikaziorako tresna baliagarrienetako bihurtu da, argazkiak, mezuak… momentuan eta dohainik jende askori zabaltzeko aukera ematen dutelako.

MjA0OQ==Tresna honek, gaur egungo gazteongan, denbora galtze handia du, denbora asko ematen dugu sare sozialen aurrean eta ondorioz, adikzioa sor dezake. Kezkatzeko beste kontzeptu garbiena edo nabariena, pribatutasuna da, izan ere, ezezagunek euren argazkiak ikus ditzakete eta askok, denuntziak dituzte sare sozialetako beste erabiltzaile batzuei txantajea egiteagatik.

MjA1MA==Ciberbulling-a, sare sozialekin sortzen den jazarpen psikologikoa da. Honek, efektu psikologikoa sortzean, aldaketa asko izan ahal ditu,hau da, aldaketa psikiko eta emozionalak. Psikiatra batzuek, gazteen artean sortzen den depresio berri bat dela esaten dute eta gehienek sare sozialak gehiegi erabiltzen dutela uste dute, izan ere, beraiekin erlazionatu, informatu, maitemindu eta lagunak egiten baitituzte, baina baita ere adiskideak galdu, loturak apurtu, zurrumurruak jasan eta kritikak jaso ditzakezu.

Ondorioz, nabaria denez, tresna honek, gazteongan beldurra sortzen hasi beharko luke, izan ere, arazo larriak ekar al ditzake. Adibidez, nerabeengan suizidioak eta hainbat ondorio larri. Tamalez horrek beste hainbat ondorio ekar ditzake.

Hemen daukazue nire euskaarako proiektua

SEXISMOA PUBLIZITATEAN
Antzinatik ikusi da emakumearen pertsona diskriminatuta, gutxituta eta abusatuta eta oraingo denboran ere hau argi eta garbi ikusten dugu gure gizarteko publizitate misoginoan.


    Sexismoa, genero-diskriminazioa ere deitua, ideologia, aurreiritzi edo estereotipoetan oinarrituta gizonak eta emakumeak modu bereizian tratatzeko diskriminaziozko jarrera eta jokabidea da, gizarte edo kultura bateko genero-roletan agertzen dena.

    Gaur eguneko eguneroko bizitzan, genero-diskriminazioak ikusteko oso errazak dira, kalean, jendearen komentarioetan…, baina, gehienbat hau publizitateko estereotipoetan agertzen dira.

    Iragarki bat sexista dela kontuan hartzen dugu gizonen eta emakumeen lana modu estereotipatuan ematen duenean, existitzen diren topikoetatik elikatzen denean edo emakumea degradatzen denean.

    Ehuneko hirurogei eta seiko  umeen iragarkiak sexistak dira, umeentzako jostailuen iragarkietatik hasita ikus dezakegu sexismo hau nabarmentzen dela, mutilei ia beti aziozko, abenturazko, konpetentziazko eta agresibitatezko jolasak eskaintzen zaizkie, neskei berriz, umeak zaintzen, etxea garbitzen, janaria egiteko jolasak, edertasunari buruzko iragarkiak, hau da, etxeko lanei eta arretari buruz bideratuta dauden jolasak eskaintzen zaizkie.

    Publizitateko sexismoari, misoginia deritzo, eta hauek hiru zatitan nabarmentzen dira, emakumea mundu domestikorako esklusiboki identifikatzen dutenak, emakumea objektu sexual moduan erabiltzen dituztenak eta emakumea maila baxuago batean kokatzen dituztenak. Ehuneko hirurogei eta hemeretziko iragarki misoginiak, emakumea mundu domestikora lotuta daudenak dira, Floridako unibertsitate bateko inbestigazio baten arabera.

    Estereotipo sexistei aurre eginez, honi uko egitea eta salatzea da konponbidea Gasteizko talde feministaren arabera. Publizitate honen zergatia, eroslea engainatzea da; lurrin bat erosten duzunean, emakumeak lortuko dituzula saltzen dute eta falazia hau apur bat sinistuz eta emakumea degradatuz gure gizartean publizitate misoginoa barneratzen dugu.

    Nik uste dut konponbidera begira jarriz, gizartean publizitate mota hau identifikatzen jakin beharko genuela eta gobernuak gai honetan zentratzen hasi beharko zirela eta egoera misoginoa ezabatu, horrela joera matxista hau murriztuaz eta jendea feminista izaten hasiz.

ETXEA EROSTEA GAZTE GEHIEN AHALMENETIK KANPO DAGO ORAINDIK ERE


Etxebizitza eraikuntza bat da, bere funtzio nagusiena pertsonei aterpea eta gela eskaintzea da, horrekin batera, eguraldi txarretatik babesteko eta leku segurua eta erosoa bat emateko balio du.

Gazteei batez ere zaila egiten zaie etxebizitza batean sartzea, ikasketak, lana, dirua...behar dutelako premia hori asetzeko. Hori dela medio, gazte gehienak gurasoen etxeetan bizi dira, beste batzuk berriz gurasoen etxean ez den beste toki batean eta beste egoera bat, lan egunetan gurasoen etxetik kanpo bizi dira, baina jaiegunetan gurasoen etxera joaten dira.


Oso garrantzitsua da ikasketa onak izatea, horrela, lana errezago aurkitzeko aukera duzu, gaur egun jende gazteari gehiago kostatzen zaio lana aurkitzea, edonola ere, orain dela urte pare batzuk krisia zela eta lana aurkitzeko zailtasun gehiago zeuden. Iada krisitik ateratzen ari gara, edo hori diote, baina dena dela jendeari etxebizitza izatea kostatzen zaio.

Adibidez, berria aldizkarian agertzen den bezala, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteek soldataren %62,8 erabili behar dute etxebizitza librea erosi nahi badute, eta alokatzeko ahalegina txikiagoa da, %59, hau da, bankuek aholkatzen duten %30a edo Europako Batasunak ezarria duen %40a baino askoz gehiago. 


Hau guztia kontuan hartuta, nik uste dut ikasketa onak izanda lana errezago aurkitzeko aukera dagoela eta lan on bat izanez gero dirua izango dela zure lanaren ordaina eta horrela etxebizitza erostea izango da errazagoa.














Euskerako proiektua


EUSKARA
Euskara da euskaldun egiten gaituena, baina euskaldunak sentitzen bagara zergatik ez egin euskaraz?
Euskararen erabilera maila asko jaitsi da azken hogei urteetan, Eusko Jaurlaritzak 2012an landu zuen V. Inkesta Soziolinguistikoak utzi zituen ondorioetako batzuk dira horiek. Joera hau ez da soilik hirietan ematen, herri euskaldun txikietan, euskararen arnasguneak izango liratekeen guneetan, ere gertatzen da. Esate baterako, Elorrion %94,3 gazteek euskara dakite, baina horietatik %28,3ak erabiltzen du bakarrik.
Elorrioko gazte gehienek etxeko giroan euskaraz egiten dute, baita ikastetxeetan ere, baina lagun artean berriz, gaztelaniara jotzen dute. Lagun giroan gaztelaniara jotze horren eragileetako bat hizkuntza gaitasuna izan daiteke, hau da, bi pertsonen artean komunikazioa egon dadin bi pertsona horiek hizkuntza oso ondo menperatu behar dute. Gazteen kasuan, euskaraz hitz bat ez dakitenean, sinonimo bat pentsatu beharrean gaztelaniara jotzen dute, erosoago sentitzen baitira. Esamoldeak baita birao erabilienak ere gaztelaniaz dakizkite eta horren eragile gurasoak dira, umeek erreferentzia gurasoengandik hartzen baitute. Horrela jarraitzen bada umeen euskara maila jaisten joango da, eta ezinezkoa egingo zaie euskarazko frogak gainditzea, azkenean gero eta jende gutxiago apuntatuko da frogara eta ia inork ez du EGA izango. EGA: Euskararen Gaitasun Agiria da. Gaur egun EGAko azterketara apuntatzen diren lautik batek soilik gainditzen du azterketa guztia. EGAko azterketa gainditzeko euskeraren maila hiztegi handia izan behar duzu. EGAk hiru fase ditu, atarikoa, idatzizko eta ahozko azterketa, lehenengo froga gaindutu ezean bigarrenera pasatzeko aukera galtzen duzu.
Azken finean gaur egungo gazteentzat ez zen hain zaila izan beharko EGA titulua ateratzea, DBH bukatzean B2 maila izan behar lukete baina zoritxarrez ikasle gehienek DBH bukatzean ez dute maila hori lortzen, praktika faltaren eraginez, etxean nahiz ikastolan euskaraz ibili harren kalean gaztelania hutsean ibiliz gero, zailagoa egiten zaie euskaraz defendateza.
EGAko azterketara emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago aurkezten dira normalean, baina datuen arabera gizonezkoek emakumezkoak baino gehiago hitz egiten dute euskaraz.
Etorkizunera begira, euskararen etorkizuna zuzena izan dadin bakoitza euskararen egoeraz kontzientziatu behar da, eta gehiago erabiltzen hasi.

Irati Astobitza

alkohola nerabezaroan

ALKOHOLA   NERABEZAROAN
  Alkohola, gizarte honetan onartua dagoen droga,hau da,  substantzia kimiko hilgarria da.

Resultado de imagen de el alcohol en los adolescentes graficosResultado de imagen de el alcohol en los adolescentes graficos   Jakina denez, nerabezaroan gehien kontsumitzen den droga, berau da. Baina zerk bultzatzen ditu nerabeak droga hau hartzen hastera? Gehienetan, hiru arrazoi nagusik hartzen dute parte; familia arazoak; honen barruan, gurasoen banaketak, hauen arteko kontraesanak, semearen eta gurasoen arteko komunikazio faltak… eta antzeko gatazkak izan ohi dira kasu batzuetan gazteak alkoholarengana jotzeko arrazoietako batzuk. Beste kasu batzuetan ordea, talde batean hobeto egokitzeko, edota norbait zarela sentitzeko egiten den ekintza bat da. Baina bi kasu hauez gain, badago hirugarren bat zein ez den gehienetan aitortzen nerabezaroan, lotsagatik edo beste hainbat gauzen eraginagatik. Emozioek eraginda hain zuzen. Arazoak ahazteko, barruan sentitzen dugun mina, etsipena... asetzeko.

         
Resultado de imagen de el alcohol en los adolescentes

   Jakin badakigu, substantzia honek, ez dituela oso eragin aberasgarriak, gehiengoak negatiboak baitira. Adibidez, osasun arazo larriak izateko aukera eragiten dizu. Horrez gain, nerabeei atzerakada gehien ematen dien ondorioa, alkoholaren azukrea da. Izan ere, jakinaren gainean gaude, alkoholak asko loditzen duela, eta sasoi honetan, fisikoak  garrantzia handia duenez, kezka sortzen du.



Resultado de imagen de dependencia al alcohol        Hala ere, ondorio larriena, (sendatzen gehien kostatzen dena) sor daitekeen dependentzia da, eta ondorio honetaz ez gara orain konturatzen, gehienetan ondorioak, luzera etortzen baitira, eta hortaz jabetu arren, ezentzuna egiten dugu.
.


       





Beraz, argi dagoen gauza, zera da; alkohola ez dela bat ere ona, bizitza izorratzen laguntzen dizun adiskide on bat besterik ez dela, eta hobe dela honen  ondotik urruti ibiltzea.
Hori dela eta, konponbideak aurkitu behar dira, edo bestela pixka bat hausnartu. Horretarako hausnarketa sakon bat egitea komeniko litzaiguke, lehendabizi gure buruari galdera hau eginez: ondo pasatzeko alkoholaren  beharra dugu?
Argi dago ezetz, zeren eta ostiral arrunt batean, lagunekin kalean itzel pasa dezakegu alkoholaren laguntzarik gabe.

    Gainera ekintza honi uko egiteak, gure pertsonalitatea finkatzen lagunduko digute, zailena ezetz esatea baita. Ezetz esateko momentu horretan, gure buru erdiak baietz pentsatzen duela dio.“Alcoholicos Anonimos” elkartearen ikerketa batek, kasu hauetan inteligentzia erabili behar dela gomendatzen du, jakin badakigulako ekintza horrek kalte egingo digula. Hau, guk geure buruari harri bat botatzea bezalako ekintza bat baita, alaber, ekiditea hobe.

     Azkenik, esan dezaket, alkoholak, bizitzako segunduak kentzen dizkigula, eta lehen erran bezala, memoria maila murrizten digu, gure buruari itzelezko kalteak eraginez. Gainera ikasi behar duguna, zera da zerbait lortzea nahi badugu,  alkoholarengana zertan hurbildu ez dugula; lotsa kentzeko, ligatzeko… Beraz, bizitza gozatu dezagun alkoholaren laguntzarik gabe.  

BIDEO INTERESGARRIA:
             https://youtu.be/2Eomvszymmk






                                                                                 Saioa Arrasate

MINA EMATEA EZ DA MAITASUNA

Euskerako unitate honetan artikulu bat egitea egokitu zaigu. Bertan gure kezkak azaldu behar genituen eta hauxe da nire artikulua:


Resultado de imagen de mujer simbolo

Izugarrizko garrantzia ematen diogu maitasunari, zein bikoteari eta oso gutxi gure buruari edo gorputzari, eta  autonomiari. Eta modu tradizional horretan eraikitzen diren harremanak, dependentziazko harremanak eraikitzera garamatza askotan. Gure zoriontasunaren ardura beste batengan jartzen dugulako, ez gure baitan. Horrek, harreman toxikoak edota mingarriak mantentzera garamatza askotan. Hain zuzen, gaur egun oso presente daukagun gai batera eramaten gaitu, indarkeriara.

Baina ba ote dakigu zer den indarkeria? Sexu-bereizkerian oinarritzen da eta emakumea helburu duen edozein indarkeria ekintza da. Emakumeei kalte edo sufrimendu fisiko, sexual edo psikologikoa eragiten diena edo eragin diezaiekeena. Baita halako ekintzak egiteko mehatxuak, askatasun-kentzea… Giza eskubideen aurkako zuzeneko erasoa izateaz gainera, emakumeari ondorio fisiko nahiz psikologiko larriak ekartzen dizkio. Bistakoa da, telebista piztu eta ia egunero ikusten ditugula emakumeen salaketak, eta kasu larrienetan hilketak (zoritxarrez azken aldian ohikoena)...Resultado de imagen de violencias de género

Ikerketa batzuek diotenez, indarkeria eragiten duten pertsona horiek  beraien bizitzan tratu txarren bat jasotakoak edo ikusitakoak dira: ikastetxean, etxean,..
Resultado de imagen de violencia de genero psicologica





Eraso hauek ez dira egun batetik bestera egiten direnak, hau da, ez zaitu egun batetik bestera jipoituko. Fase batzuk dauzka:

Lehen fasea kontrola izango litzateke. Zure telefono mugikorreko SMS-ak kontrolatzen ditu, e-maila, WhatsApp-a errebisatzen dizu, azalpen eske joaten zaizu ea norekin zauden eta non, diruaren kontrola bere gain hartzen du, janzteko modua,...

Bigarren fasea aislamendua da. Berak ez du nahi zuk lagunik izatea, edo zure familiarekin harremanik izatea eta harremana baldin badaukazu hori haustera derrigortzen zaitu. Arazoaren zati honetan hasten dira oihuak. Dena zure errua dela esaten eta sinistarazten dizu, ez duzula ezertarako balio, egiten duzun guztia gaizki egiten duzula,...Resultado de imagen de violencia de genero psicologica







Azken fasean aldiz intimidatzen hasiko da. Bertan hasten da zati psikologiko handiena, hau da, irainak eta umilazioak bai etxean eta bai leku publikoetan, berak bere buruaz beste egingo duenaren mehatxua, zure umeen tutela, txantajeak, estatutik ihes egiteko dokumentazioa (DNI-a, pasaportea) gordetzea,...Resultado de imagen de violencia de genero psicologica
Eta handik oso denbora gutxira eraso fisikoa dator. Erasoak egunetik egunera gogorragoak dira. Hasieran posible da barkamena eskatzea, baina gero egoera okerrera doa, eskuetatik ihes egiten duen momentura iritsi arte. Puntu horretara iristea oso arriskutsua izan daiteke, hilketara iritsi daitekelako.

Araztegietako isurkinek feminizaturiko arrainak

Zenbait kutsatzailek animalien sistema endokrinoaren funtzionamendua kaltetzen dute, hormonen bidezidorrei eragiten diete eta.

 Gure eguneroko bizitzan aurki ditzakegun substantzia kimikoak.

Hainbat giza jarduera direla medio, ingurune urtarretara iristen dira konposatu horiek guztiak. Industriaguneetako eta etxeetako hondakin-urak araztegietan biltzen, tratatzen eta garbitzen dira, baina xenoestrogenoak ezin dira uretatik guztiz ezabatu, eta araztegietatik ibaietara askatzen diren uretan jarduera estrogenikoa egoten da.

Substantzia horiekin etengabeko kontaktuan egon daitezke arrainak. Zeluletan dauden estrogeno-hartzaileei lotzen zaizkie xenoestrogenoak, eta kontrol hormonalaren pean egon behar luketen prozesuak kaltetzen dituzte, eta aldaketak eragiten animalietan estrogenoari esker izaten diren funtzioetan (garapena eta ugalketa). Epe luzerako ondorioak ere eragin ditzakete. Arrainen sexua finkatzeko eta bereizteko mekanismoei eragiten diete xenoestrogenoek; hori dela eta, desorekatu egin daiteke ugalketa-zikloa eta, kasurik larrienetan, erabateko sexu-aldaketa gertatu.
araztegietako-isurkinek-feminizaturiko-arrainak         zientzia.net