Faktura elektrikoaren azterketa

Sagutegia (kritika)

SAGUTEGIA

Idazlea:Agata Christie      
Izenburua:Sagutegia                            
Argitaletxea:Vicens Vives
Lehen argitalpena:2014


Liburu hau, Londresen gertatutako hilketa misteriotsu bati buruzko istorio bat da. Hauek guztiak hiritik urrun galdutako ostatu batean gertatuko da eta elurteen ondorioz hauek inkomunikaturik geratuko dira.

Lehenik eta behin ostatuan bi hilketa geratu direla konturatuko dira eta ez dute jakingo nor izan den, baina hiltzaileak pista txiki bat utziko du eta pista horren ondorioz gainerakoek beste hilketa bat gertatuko dela uste izango dute.  Eta polizia sarjentuak plan bat pentsatzen du hiltzailea nor den jakiteko. Pista horretan hiru saguri buruzko abesti bat agertuko da (sagu eta pertsonekin metafora bat egiten). Hiltzailea ostatuko jendearekin batera egongo denez, edozein izan ahal da,ostatuko guztiak dira aldi berean susmagarri eta biktima. Nor izango ote da hiltzailea? Nolakoa izango da plana? Zer gertatuko da hirugarren biktimarekin? Zer gertatuko da hiltzailearekin?

Liburu osoan zehar intrigarekin asko jolastea eta gu pixka bat despistatzea lortzen du idazleak eta hau liburuan zehar asko sumatzen da, liburuak nola jarraitzen duen jakiteko beharra sortzen duelako. Liburua misterioa gustuko duenarentzat gomendatuko nuke, oso entretenigarria delako.

Igor Igartiburu

Ezkutuko maitea

Idazlea: Anjel Lertxundi
Diseinua eta marrazkiak: Antton Olariaga
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2008

ezkutuko maitea bilaketarekin bat datozen irudiakMaxek hamar urte egingo ditu, eta gurasoek argazki kamera bat oparituko diote. Urtebetetzea eta urteak igaroko dira eta momentu oro eramango du kamera esku artean. Bitartean institutuan ariko da ikasketetan, eta halako egun batean, bertatik ateratzerakoan bere musika talde gogokoenak bere herrian kontzertua joko duela ikusiko du kartel batzuetan eskegita. Berehala iritsiko da etxera eta edozer egiteko prest egongo da, helburu bakarra bete nahian, kontzertura joatea. Nahiz eta denetarik egin, asko kostatuko zaio gurasoak konbentzitzea, dena nebak, Gabon Zaharrean izango duen deskontrolagatik. Azkenean, lortuko du kontzertura joatea, beti ere etxera garaiz iristen bada. Hala izango da, baina, nebak joatea nahi izango duen arren, ez diote joaten utziko, zigortuta baitago. Gauean zehar hainbat argazki aterako ditu. Eta helduko da Maxek kamera erregulatu beharreko momentua. Bertan kontzertu eguneko argazki batean, Gorka (bere anaia) agertuko da bere lagun batekin porro bat erretzen.
Zer egingo du Maxek anaiari ateratako argazkiarekin? Gurasoei erakutsi? ezkutatu?


Nire ustez, liburua gure adinerako egokia da. Nahiko erraza egin zait irakurtzea, lehenengo pertsonan baitago idatzita eta erakarri egiten zaitu. Gainera gazte bati gertatutakoa da eta edozein momentutan horrelako zerbait edonori gerta lekioke. Horrez gain, bere iritzia eta ikuspuntua ematen du nebari egiten uzten diotenaren eta berari irteten uzten diotenaren artean.

Bostak eta uharteko altxorra

BOSTAK ETA    UHARTEKO ALTXORRA
Idazlea: Enid Blyton
Marrazkilaria: José Correas Flores
Argitaletxea: Elkarlanean
Laburpena:
Resultado de imagen de bostak eta uharteko altxorraAzkenean, hainbeste itxaroten egon diren denboraldia heldu da. Nola ez, uda da. Oporrak heldu dira Julian, Dick eta Anarentzat. Uda guztietan bezala, oporretan joan behar ziren gurasoekin, baina arazo batzuengatik, hiru hauek aspaldi ikusi gabe zeuzkaten Quintin eta Fanny osaben etxera joan behar dira. Han, ezagutzen ez dituzten lehengusu - lehengusinak egongo dira. Hainbat gauza egingo dituzte udan, herria bisitatu, hondartzara joan…Baina egunero-egunero jaiki eta uharte bat ikusten zen etxetik. Honi buruz galdetzean, ez dute asko hitz egiten. Ez dira inoiz joan, eta erdi erorita dagoen gaztelu bat dago bertan. Abentura asko aurkituko dituzte barruan.
Horrelako egun normal batean, harrigarria den gauza bat ikusiko dute. Egun bat lehenago egoniko ekaitz erraldoiaren ondorioz, uhartean hondoratuta zegoen itsasontzia, kanpora irten da, eta irla ondoan geratu da. Etxean hainbat mapa dituzte, bai uhartekoak, bai gazteluarenak. Bertara heldu eta barnean sartzean, norbait dagoela konturatu dira. Bat-batean atzetik ere beste hainbat pertsona agertu dira. Zer egiten dute haiek bertan? Egia ote da altxorra dagoela? Nola iritsi dira? Zer gertatuko da bostekin?
Iritzia:
Bostak bilduma osotasunean gustuko dut egia esan. Badira jada hainbat liburu irakurrita ditudanak. Beti gustatu izan zaizkit bosten liburuak, haiek transmititzen dutena, ume talde baten ikuspuntutik ikusita eta azalduta dagoelako, eta egiten dutena gure artean egitea ohiko delako. Haien arteko erlazioa, eta egunerokotasuna oso hurbil daukagun zerbait delako…  Asko gustatu zait, intriga puntua beti mantentzen duelako.
Lide Ertzilla
      JON ARTABURU ETA INDIO IKUSEZINA


Izenburua: Jon Artaburu eta indio ikusezina
Egilea: Janosch
Argitaletxea: S.m Argitaletxea.

Jon artaburu oso mutiko txarra da, egia esan ikastolako ikaslerik txarrena da. Arlo guztiak eskas atera ohi ditu: Gimnasia, kaligrafia, matematika, marrazketa, dena gutxi, musika salbu. Jon kantuan oso mutiko ona da, kantu baten letran aurrean jarrita berak memorizatu eta abesten hasiko da; hori gertatzen denean, bere gelako mutiko guztiak harrituta gelditzen dira zelako ondo abesten duen eta zelako ahots gozoa duen. Jon txarra izango da denean, baina txikitarik kantuan aritu denez inork ez dio irabazten, gai ez direlako.


Bestalde liburuan dagoen beste protagonista, kasu honetan indio ikusezina da, oso adoretsua, alaia eta ausarta da, ez dio ezerk beldur ematen. Azken finean indio bat da eta naturan bizi denez ehizatzeko eta elikagaiak hiltzeko ez du beldurrik izan behar, indioa esan behar dut miragarria dela, hau da, nire ustez mamu bat.


   Liburuaren laburpenari dagokionez, esan nezake indio ikusezina Jon artaburu laguntzera datorrela egun batez eta azkenean oso lagun onak egingo dira, beraien artean abentura pila bat pasatuko dituztelako.


Indioak egun batez  erakutsiko dio Joni, nola jarraitzen diren aztarnak, nola mintza daitekeen hegaztiekin, eta gehienbat nola lortzen den adorea eta barneko indarra. Azkenean Jonek lortuko du bere burua argi edukitzea eta ikasketetan hobetzea, hori dena indioari esker eta pasatuko duten abenturari esker.


Nire iritziz, liburu hau oso erraza  izan da irakurtzeko ez dut arazorik izan, nire adinerako zelako, eta hitzak ulerterrazak zirelako.
Liburu hau nahiko gustatu zait, pertsona bat nola aldatu ahal den ikusten delako, ikasketetan txarra izatetik, nota onak ateratzera eta gauza batzuetaz beldurra izatetik oso ausarta izatera bilakatzen delako protagonista.


                                                                                                AITOR.H




hemen dago Ahaztuen mendekua liburuaren kritika.

AHAZTUEN MENDEKUA

Idazlea:Alberto Ladron Arana
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen eguna: 2009



Eztabaidan hasten dira Ana eta Oskar, Anak beste gizonezko batekin harremanak dituelako. Oskar autoa utzia duten lekura itzuliko da, baina Ana ez da inondik agertzen.
Emakumea ez aurkitzerakoan poliziarengana joatea erabakiko du. Egunak aurrera joan ahala Ana oraindik ez da agertuko eta bat-batean Oskarrengana inspektore bat agertu eta  berak lehenago egindako kasuen arrakasta erakutsiko dio.  Oskar konbentzitzea lortuko du eta kontratatu egingo du. Ispektoreak hilabetea pasata oraindik ez du Ana aurkitu eta bere bikotea oso kezkatuta ibiliko da, zeren eta, oraindik poliziak ez dio begirik kendu gainetik.
Azkenean zer gertatuko da Anarekin? Nor izango da Ana hil duena?

Niri egia esanda liburu hau ez zait asko gustatu zeren eta istorio nahasi samarra izan da niretzat. Nik liburu hau ez nuke gomendatuko.



HIRU ISTORIO

Uxue Arrieta
2016/05/18

HIRU ISTORIO

Liburuaren izenburua: Hiru istorio
Autorea: W. Shakespeare
97884833181881.jpgArgitaletxea: Elkar

Liburu honetan, izenburuak dioen bezala hiru istorio daude. Lehena Lear erregearena, bigarrena neguko ipuina eta, azkena, Othello. Baina nik Othelloren istorioa aukeratu dut gehien gustatu zaidana izan delako.

Babantio Veneziako senadore aberats bat da eta alaba gazte eta eder bat dauka Desdemona izenekoa. Herriko gazte guztiak bere atzetik ibiliko dira oso ederra delako, baina berari adimen handiko mutilak gustatzen zaizkionez mairu batez maitemindu eta ezkondu egingo da. Bere izena Othello da. Hasieran harremana ezkutuan eramango duten arren, azkenean neskaren aita jabetu egingo da. Orduan Babantiok ahal dituenak eta bi egiten saiatuko da bikotea banatzeko eta salaketa bat ere jarriko du, ez du lortuko ordea. Hori ikusita Othello onartzea beste aukerarik ez du izango. Baina gauzak ez dira hor amaituko. Othello jenerala zen armadan eta bere azpitik dagoen Iago jeloskor jarriko da Othellori gauzak ondo dihoazela konturatzen denean beraz plan bat pentsatuko du bikotea banatzeko eta bera armadako general izateko. Baina lortuko al du Iagok bere buruan pentsatuta dauzkan maltzurkeria guztiak betetzea?

Niri pertsonalki hiru istorioetatik hau da gehien gustatu zaidana horregatik erabaki dut bere kritika tentatzailea egitea. Niri batez ere maitasun istorioak gustatzen zaizkit eta kasu honetan oso liburu erraza da irakurtzeko eta gainera oso ondo ulertzen da. Bestalde istorio batean maitasuna, misterioa eta akzioa nahasten dira eta horrek entretenigarriagoa egiten du irakurketa.

Urrutiko mendebaldeko mugak


Egilea: E. Salgari
Itzulpena: G. Etxeberria
Argitaletxea: Hordago






Lau gizon eta neskatila gudari bat izango dira istorio honetako protagonista nagusiak, nahiz eta, abenturak aurrera jarraitu ahala pertsonaia interesgarri gehiago azalduko diren. Beraien etxeak utzi eta oihan zabalerantz abiatuko dira. Oihanean jakina da animalia basati ugari dagoela eta horietako batek eraso egin ostean kobazulo batean gaua pasatzeko premian egongo dira.

Egun oso bat daramate ezer jan gabe. Lau orduko bidaia egin ostean, gosaltzeko janaria aurkituko dute eta berriro ere kobazulora joan beharko dira, lekurik seguruena baita. Bostak dira abenturazaleak eta ez dira ezeren, ezta inoren beldurrik ere. Desberdinak dira beraien artean, horregatik egingo dute hain talde ona. Baina guztiek daukate gauza bat amankomunean, egin beharrean dauden misioa, hots, koronelarengana laguntza eske joatea, izan ere, oihanean bi talde daude: Siux odolekoak eta Corvi odolekoak (bi “familia” handi esan deigun).

Ezin dute elkar ikusi, beraz lehia etengabekoa izango da. Egoerak horrela jarraitzen badu, oihana jende gabe geratuko da. Baina bidaia honetan, hainbat arazo izango dituzte, eta hainbat lehia gainditu beharko dituzte koronelarengana iristeko, oihanaren beste aldean bizi baita… Lortuko ote dute benetan koronelarenga heltzea? Helduz gero, hark lagunduko ote die? Horrela bada, lehia amaituko da?


IRITZIA:
Liburu abenturazaleak atsegin baldin badituzu, liburu aproposa izan daiteke. Errealitatetik at egon arren, dibertigarria eta entretenigarria iruditu zait. Egia esan behar badut, hasieran kosta egin zitzaidan istorioa ulertzen hastea, liburuaren zati gehienak elkarrizketak direlako eta hainbat izen desberdin agertzen direlako. Gainera hori gutxi balitz, agertzen diren izen guztiak arrotzak dira guretzako.

EZ EZKONDU, AITA liburuaren kritika

Titulua: Ez ezkondu, aita
Autorea: FINA CASALDERREY FRAGA
Argitaletxea: Elkar
Azken edizio urtea: 2009

Eliak, bi neba-arreba ditu, Xian eta Roberto, beraien aitarekin bizi dira, tamalez, haien ama duela 3 urte hil zen eta. Orain, berriz, beste emakume bat dabil aita endredatu eta bere bizitzan sartu nahian. Beretaz maiteminduta dago aita. Neba-arrebetako bi mutilei haien aitaren neskalaguna oso jatorra iruditzen zaie, neskatilak, berriz, munstro batekin konparatzen du. Elia ospitalean egongo da apendizitisekin eta bere kezka nagusia Berta bere amaordea izatea izango da. Gaixo dagoela aspertu egingo da eta batzuetan bere neba-arreben bisitak izango ditu, hari gustatu ez arren, munstroaren bisitak izango ditu baita ere, eta hau horrela denean lo plantak egingo ditu. Zoriona izango du neskatilak? Berta eta bere aita ez ezkontzea lortuko du?

Nire iritziz, liburu hau egokia da gure adinarentzat hainbat arrazoirengatik. Gazte batek pasatu ahal duen egoera bat da, gainera, protagonistak esperientzia kontatzeko duen modua oso subjektiboa da, esate baterako, haren burura etortzen zaizkion ideiak oso pertsonalak dira, bere sentimenduak hartzen ditu kontuan, besteenak albo batera utzita. Pertsonalki, niri ez zaizkit horrelako liburuak gustatzen, misteriotsuak eta beldurrezkoak baizik, baina liburu hau irakurtzeko egokia dela uste dut.

Amaia. Garcia

MATILDA

Idazlea: Roald Dahl
Itzultzailea: Agurtzane Ortiz de Landaluze
Izenburua: Matilda
Argitaletxea: Alfaguara zubia
Lehen argitapena: 1993.urtean





Matilda ume umezurtz bat da. Oso txikia denean guraso batzuk hartuko dute berarekin bizitzeko, baina beraien arteko elkarbizitza txarra izango da, Matilda eta gurasoak zeharo desberdinak direlako. Gazte hau oso neska burutsua da, bere gurasoak alderantzizkoa dira, horregatik ez diote kasurik egingo eta egoera horri aurre egiteko berak dituen gaitasun berezi batzuk erabiliko ditu.

Ikastetxean Trunchbull izeneko zuzendari maltzur bat egongo da, askotan ikasleak zigortzen dituena, baina badago irakasle bat bere ama modukoa izango dena, oso ondo zaintzen baitu eta harreman oso estua izango dute beraien artean.

Matilda nagusi egiten joango den heinean, berdintasunak topatuko ditu bera eta bere irakasle maitatuaren artean eta zalantza sortuko zaio ea bere benetako ama izango ote den edo erratuta egongo den.


Nire ustez Matilda neska oso bitxia da, ez da beste umeen berdina, barregarria da, alproja batzuetan, baina arrazoiekin; ahalmen bereziak ditu eta horrek egiten dio neska berezia. Horregatik uste dut Matildaren bizitza oso interesgarria dela, horrelako zaletasuna eta ahalmenak izatea edonori gustatuko litzaiokelako, baina esan beharra dago neskato honen bizimodua ez dela erraza.


Marta Camara
2016/05/16


ZAINDARI IKUSEZINA

Egilea: Dolores Redondo
Izenburua: Zaindari ikusezina
Argitaletxea: Erein                   
Urtea: 2013
             fiyopy.PNG                                                                                                                         
Amaiak, Baztanen Elizondo inguruan,  zehatzago esanda, gertatzen ari diren neska gazteen hilketak argitzea dauka helburu. Bestalde, liburuan aurrera joan ahala bere txikitako oroitzapen garratzak burutik kendu ezinik, eskuetan daukan kasua eta bere iragana gurutzatzen joango dira gutxinaka. Beste alde batetik, Amaia Salazarrek liburuan zehar bere familian dituen arazoak eta harreman gaiztoak bere kasuan islatuko dira. Batez ere eleberriak orokorrean badauka mitologiarekin harreman zuzena, izan ere, Basajaunak bizi diren inguruan gertatuko omen dira hilketak, eta protagonismo handia hartuko du istorioan aurrera egin ahala. Baina zergatik dira beti nerabeak, eta nor da hiltzailea? Galdera horien erantzunak Amaiak eta hiltzaileak berak emango ditu.
Nire ustez, eleberri hau ez da hasierako orrietatik istorio barrura sartzen zaituen horietakoa, eta egia da hasiera batean kostatu egiten dela. Hasieran istorioa bizkor kontatzen hasi arren amaieran dena mantsoago kontatzen du. Trebezia erakusten du idazleak polizia-eleberrietan, baina esango nuke azalpen batzuk soberan daudela. Hala eta guztiz ere, errez irakurtzen ez den liburuetako bat izan arren, liburua bera oso gustukoa izan dut. Guztia kontuan hartuta, nik irakurtzera animatzen dut, istorioak berak irakurketa bat merezi duelako.
Kattalin Garaizabal
2016ko maiatzaren 12a

Izenburua:GEZURRETAKO NATURA HILA
Egilea:Marinella Terzi
Argitaletxea:Ibaizabal-Ameslari
Lehen argitarapena:2012

Ingridenderrek bihar hamasei urte beteko ditu, irrikaz dago egun handia iristeko, izan ere, i-pad baten itxaroan baitago, eta bere lagun Jacook-ek ez dio oparitu nahi.
Iristen da hainbeste espero duen eguna, eta gurasoek, egunkari zahar-zahar bat  oparituko diote, giltzazulo batekin, eta geroago aitonak giltza oparitzen dio. Zabaltzerakoan, liburuaren lehen orrian Carmen Beltránen egunkaria  jartzen du. Liburu hau,  Ingriderren birramonarena zen, ondoren bere amonarena eta, azkenik, bere amarena, orain berriz berea.
Egunkari honetan, bere birramona artistaren bizipenak eta bidaiak azalduko dira.
Nolakoak izango dira birramonaren bizipenak? Egongo al da bizipen desatseginen bat? Berdin jarraituko ote du Ingriden bizitzak?
Nire ustez liburu hau oso originala da, izan ere, generazioen arteko ezberdintasunak  azaltzen baitira, eta horren aurrean nola erreakzionatzen duen gazteak. Horrez gain, emakumeen tratua ere azaltzen da, ze nolako zapalduak egon ziren garai hartan etab.
Ondorioz, liburu hau oso gustukoa izan dut, eta nire garaiko gazte guztiei gomendatuko nieke honela lehengo gauzez ohartu ahal izateko.

EMAN AMORE

Argitaletxea: Elkar
Argitalpen urtea: 2015
Idazlea: Xabier Etxeberria
Irakurlea: Ibai Peña

Jon Zeta, liburu honen protagonista, txikitatik berekin ikasten duen Haizea izeneko neska eder baten atzetik dabil aspalditik. Biek komunean hainbat gauza dituztela konturatuko da, baina hala ere Haizeak ez dio kasu handirik egingo nahiz eta honek ez dituen Jonen esperantzak agortuko. Behingoagatik bere maitearengana hurbiltzeko aukera paregabea aurkeztuko zaio; biek gustuko duten “No-future” rock taldeak herriko diskotekan kontzertua emango du. Baina, hain justu ere, musika talde honen kamiseta bat erostegatik kontzertuaren gauean etxetik atera gabe zigortuko dute gurasoek. Bere bizitzako gau garrantzitsuena ezerk zapuztuko ez duela erabaki eta gelako leihotik ihes egingo du, bere lagun Jonatanekin batera kontzertura joan ahal izateko. Baina antzokira heldu bezain laster, Haizea ikusiko du, bere mutil lagun ohiaren ondoan, bata besteagandik hurbilegi, eta hau ez zaio batere gustatuko gure protagonistari. Lortuko al du azkenean bere ametsetako neska bereganatzea?

Egia esan, asko gustatu zait liburu hau. Aitaren batean irakurtzen den horietakoa da. Gaur egungo gazteen bizitzari buruzko anekdota oso erreal bat narratzen du, eta horri esker, oso erraza egiten da irakurlearentzat protagonistaren paperean sartu eta amodiozko istorio hau lehen pertsonan bizitzea. Ezekiel liburuarekin antzekotasun ugari ditu alde hortatik, eta beraz, bietako edozein gomendagarritzat jotzen dut, nerabeentzat batez ere, baina baita beste edozein adinetako irakurleentzat ere.

Kritika(hamasei paisa eta paralitiko bat)

HAMASEI PAISA ETA PARALITIKO BAT

Resultado de imagen de hamasei paisa eta paralitiko bat


Autorea: Pako Aristi
Argitaletxea: Auskako-erein
Argitarapen kopurua: 2.argitarapen

Belandia, ez oso txikia, ez oso handia. Herria ez da oso polita baina ezta ere
oso zatarra.  Bertan Pakito Ruloute izeneko mutil bat bizi da, elbarritua da, eta gurpil-aulkian ibiltzen da herritik zehar. Bere biziotariko bat pirulak  jatea da, egunean 46 inguru jaten ditu bata bestearen atzetik, apustuak egitea gustatzen zaio, bere Kortxo lagunarekin batera, biek gustoko duten gauza bat da. Egun batean biak lasai daudela Citroen markako auto bat pasatuko da herritik, biak begira gelditzen dira, dirudienez, barruan hamasei paisa daramatza barruan. Marruekosetik etortzen diren pertsonak dira, erlojuak, irratiak… saltzera. Paisaiek autoaren gurpila zulatuko dute. Pakito eta bere lagunek paisei lagunduko diete konpontzen, eta bere bidaiarekin segitzen dute, baina Pakito eta bere lagunek konponketaren ordez trukea eskatuko diete, baina kuadrila ezaguturik nork jakin zer eskatu dieten, materiala izango da? apustua izango da? Harremanetan segituko dute?

Liburua ulertzeko oso erraza da, baita irakurtzeko ere. Egun batean gertatu litzaizukeen egoera arrunt bat da, eta liburuak berak erakusten du nola laguntza behar duten pertsonei lagundu behar zaiela, eta laguntzeko zailtasunak dituen pertsona gehien ahalegintzen dena dela. Azkar irakurtzen da, liburu fina delako, eta horrez gain irudi pare bat ditu, horrek irakurketa asko errazten du.


AMAREN ESKUAK

dazlea: Karmele Jaio
Izenburua: Amaren eskuak
Argitaletxea: Elkar
Lehenengo argitalpena: 2006

Nerea, 35 urte inguruko neska bat dena, Lewis izeneko mutiko batekin ezkonduta dago, Oxford Unibertsitatean ikasten zebiltzala ezagutuko ziren. Halako batean, Nereak, ama Luisa galdurik aurkituko du kalean eta hospitalera eramango du, Luisak buruan gaixotasun bat jasango du eta. Nerearentzat, egoera hau ez da bat ere erraza izango. Honez gain, gutxi balitz ere, familiarekin nahiz senarrarekin egongo den egoera ez da egonkorra. Honen ondorioz, Nerea oso estresatuta ibiliko da, eta hain estresatuta ibiltzeak, bere lanpostuan ez dio ezer ere ez lagunduko.

Luisaren egoera ikusi ondoren, izeko Doloresi deitzea erabakiko dute, eta hau Alemaniatik etorriko den bere ahizpa dena laguntzeko. Bitartean, Nerea, bere garaian izan zuen bikote batean pentsatzen egongo da, eta honek, Nereari estres gehiago eragingo dio. Luisa zaintzen ari ziren egun batean, Luisa, hitz solteak esaten hasiko da. Hitz horiek entzun eta gero, Nerea, bere ama behar baino gutxiago ezagutzen zuela konturatuko da, baina, zeintzuk dira hitz horiek? Zer istorio deskubritu du Nereak?

Nire ustez, nahiz eta eleberri luze bat iruditu, gogoa jartzen baduzu oso erraz irakurtzen den liburu bat da. Egia da, liburua irakurtzen hasi nintzenean ez zitzaidala asko gustatu, baina kapituluak aurrera joan ahala istorioak erakarrri ninduen, eta orain, asko gustatu zaidan liburu bat dela esan ahal dut.

KRITIKA (euskara)


NIKOLAS TXIKIAREN OPORRAK


Titulua: Nikolas txikiaren oporrak.

Egilea: Goscinny Sempé.

Argitaletxea: Elkar

Liburu honetan bi istorio desberdin kontatzen dira, bi uda desberdinetan. Lehenengo udan Nikolas bere gurasoekin oporretan doa hotel batera, han Nikolasek lagun batzuk egingo ditu. Haiekin igarotzen dituen egunetan maltzurkeriak egingo dituzte. Hotelean bera eta bere lagunak, egun aspergarri batean sukaldean sartu eta sukaldaria egiten dagoen zopari pipermina botako diote. Horren ondorioz zopa jan ezina bihurtuko dute. Hotelean dauden pertsonak haserretu egingo dira eskatutako janaria jan ezina egongo delako. Hango zuzendariak sukaldaria kaleratzea erabakiko du. Nikolas eta bere lagunak hori jakinda, zuzendariarengana joan eta haiek izan direla esango diote, sukaldaria kaleratua ez izateko. Hurrengo udan, Nikolas, aurrekoan txarto portatu zenez, aitak eta amak kanpamentu batera bidaltzea erabakitzen dute, bi astez.
Han piraguan ibiliko dira, arrantzan, mendian galdurik, eguneroko siesta egiten, etab. Nikolasek eta han ezagutzen dituen lagunak arrisku, arazo eta abentura desberdinak igaroko dituzte, guztietatik ateratzea lortuko dute?


Liburu hau ez zait irakurritako gogokoena iruditu, baina horrek ez du esan nahi txarto dagoenik. Abentura eta arazo desberdinak ditu eta horrek istorioan zehar asko dibertitu nau. Gehien gustatu zaidan gauza  liburuko irudiak izan dira, dibertigarriak eta atseginak dira. Liburu hau aholkatzen dut.





ALABA


KRITIKA
IZENBURUA: Alaba
EGILEA: Gotzon Garate
ARGITALETXEA: Elkar
URTEA: 1986
Jon Garaik  mezu bat jasoko du, Patrizio Eizagirre jaunak berarekin egon nahiko du. Eizagirre jauna droga-trafikoarekin aberastu omen denetakoa da, hura kartzelatik atera berriko dute, eta  Garai detektibeak ez du horrelako jendearekin nahasteko  batere gogorik. Hura momentu txarretatik pasatzen arituko da dirurik ez baitu, zor asko ditu oraindik ordaintzeko eta bere patrikaren beharrak agintzen du Eizagirrerengana joateko. Bertako itzelezko areto batean jakinaraziko dute alaba, Irene, desagertu egin dela, inon ez baitago bere arrastorik eta, maltzurren beldurrez, aitak nahiago du kasua Jonen esku utzi poliziarengana jotzea baino bertan ez baitute sinistuko. Eizagirreren eskaria onartuko du diru sarrera galanta ematearekin bat ,eta aurkituz gero itzelezko diru txekea emango dio. Jon atzera eta aurrera hasiko da, hari guztietatik tiraka Ireneren arrastoa topatuko du. Irene aurkituko du, baina bere aita kartzelatzearen  errudunarekin  aurkituko da, hura alaba- ordeak salduko du, Jonek jakinaren gainean jarriko du Eizagirre jauna eta hurrengo egunean hilik aurkituko du Irene eta erruduna. Zer gertatuko ote da Eizagirre jaunak berarekin dagoela ohartzen denean? Nor da hiltzailea?
Niri liburu hau asko gustatu zait zeren eta bertan misterioa, amodioa eta melankolia batzen dira. Horrez gain niri detektibeez hitz egiten dituzten liburuak asko gustatzen zaizkit bertan, misterioaren amaiera arte ezin duzu jakin zein den erruduna. Gehitzeko esan dezaket Gotzon Garatek idazten dituen liburuak oso ulerkorrak direla, idazteko era dela eta bere liburuekin irakurriz ulertzen zoaz eta hitz berriak ezagutarazten dizkizu .
ITXASO SORIA