Faktura elektrikoaren azterketa

Euskaltzaindiaren araua (z gero)

  1. Kasu guztietan -(e)z gero idatz bedi: hori eginez gerohori egin duzunez gero.
  2. Orduekin, eta oro har denbora posposizio gisa, ezkero ere idatz daiteke: hamarrez gero / hamarrak ezkerozortziez gero / zortziak ezkeroSan Ferminez gero / San Ferminak ezkeroatzoz gero / atzo ezkero.
  3. Honezkerohorrezkero eta harrezkero aditzondoak, era horretan idatziko dira, horrela erabili baitira euskararen literatura tradizioan, nahiz horrezkero aditzondoaren maiztasuna beste biena baino askoz ere apalagoa den.

Hezkuntza publikoan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatuko dute Iruñean

Aurreko Larunbatean Iruñean, Golem Zinemetatik abiatuko da manifestazioa 17:00etan "Euskara eskubidea, ni más ni menos" lelopean. Nafarroa osoan eta hezkuntza ziklo guztietan euskaraz ikasi ahal izatea eskatzen dute.
Jendetza bildu zen otsailaren 1ean Iruñean, haur eskoletan euskarazko eskaintza murriztea salatzeko.

Grabitatearen misterioak.



Ikerketa galdera:

Zer da eta zelan funtzionatzen duen grabitatea?

Hipotesia:

Nire ustez grabitatea, masa kantitate handi bateko objektu batek beste objektu bateriko sortzen dion atrakzioa, eta hor gauza gauztiak berdin atraakzionatuuko dute.

Materialak:

- orri bat

- liburu bat

- baso bat

- ura

- bol bat

Nola egin:

- Hasteko, orria eta liburua botatzen ditugu eta ikusten dugu nor jausi den lehenengo

- ondoren orria liburuaren gainean jartzen duju eta usten diogu jausten liburuari

- Ondoren baso bat hartzen dugu eta jausten uzten dugu eta urarekin batera usten diogu jausten

- azkenik ura basoan jartzen dugu eta jausten usten dugu.


Ondorioa:

Honekin gustiarekin esan daiteke, grabitatea fenomeno natural bat da, zeinaren eraginez masadun objetuek elkar erakartzen duten. Efektu hori erraz ikus daiteke masa handiko objektuen artean, planetan... Gure esperimentuan lur planetaren grabitatea eragin du. Horren ondorioz, esan daiteke, objektu bat bestea baino astiroago lurrera heltzea, airearen ondorioz izan da, izan ere, iusi dugun bezala, grabitatea guztia erakartzen du, berdi, eta astriago joateak esan nahi du beste gauza bat eragiten duela hori eta gauza hori airea da.


Zientzialari emakumea:

Gabriela Gonzalez:
Gabriela González (Kordoba, 1965eko otsailaren 24a) argentinar fisikaria da. Nagusiki grabitate-uhinen ikerketan egindako ekarpenengatik da ezaguna, eta LIGO.2 grabitazio-uhinen ikerketa-proiektuaren bozeramailea izateagatik, bere azterketa-eremuari buruz egindako 100 argitalpen baino gehiago ditu, pareen berrikuspenaren bidez ikuskatu

“Astronomía con ondas Gravitacionales” (43603989761).jpg






Zer gertatuko da puxika bat makil batekin zeharkatzerakoan?



IKERKETA GALDERA:

Zer gertatuko da puxika bat makil batekin zeharkatzerakoan?


HIPOTESIA:

Nire ustez, makilarekin zeharkatzerakoan puxika lehertuko da izan ere, normalean puxikabat makila batekin zeharkatzerakoan lehertu egiten da.


MATERIALAK

-Puxika
-Egurrezko makil fina
-Olioa

NOLA EGITEN DA?:

-Hartu puxika bat, puztu eta korapiloa egin.
-Igurtzi egurrezko makila olio pixka batekin.
-Zeharkatu puxika, kontu handiz. Sartu makila puxikari korapiloa egindako tokitik, eta aurkako aldetik atera .
-Lehertuko ote da?






NOLA LITEKE?:

Hasteko, puxika gomazko objektu bat da. Hauxe puzterakoan energia elastiko bat lortzen du (gorputz elastiko batek bere oreka-posiziotik ateratzen denean duen energia).

Gero, airez betetzean , bere barne tentsioa areagotu egiten da, izan ere, airea sartzekoan barnean dagoen presioa handitu eta puxikari indarra eragiten dio, baina hau ez da uniformea. Puxikari korapiloa egindako tokia eta haren kontrako aldea tentsio gutxien duten eremuak dira, eta horregatik zeharkatu ahal  izaten da puxika hortik, lehertu gabe. Puxikaren beste alde bat zeharkatzerakoan berriz, bertako tentsioa oso handia denez, lehertuko litzateke. 





GEHIAGO JAKITEKO:

Tentsioa (puxika puzten): https://www.youtube.com/watch?v=VbzTUnWptsk

https://es.wikipedia.org/wiki/Tensi%C3%B3n_mec%C3%A1nica

Elastikotasuna: https://eu.wikipedia.org/wiki/Elastikotasun_(fisika)

Airea: Lurraren atmosfera osatzen duten gasen multzoa da, konposizio kimiko eta proportzio jakinetan. Konposizioa: % 21 oxigenoa, % 78 nitrogenoa, eta % 1 beste zenbait gas.


 ZIENTZIALARIA:

Marie-Sophie Germain (Paris, Frantzia, 1776ko apirilaren 1a – 1831ko ekainaren 27a) zenbakien teorian eta elastikotasunaren ikerketan nabarmendu zen matematikaria izan zen.



Informazio iturriak: 

https://m.eldiario.es/fotos/Retrato-Marie-Sophie-Germain_EDIIMA20171211_0494_19.jpg

Laba lanpara



Zer jakin nahi dut: Ura eta oliaren nahastuta ditudan ontzi batean Pastila eferbesente bat botatzerakoan zer gertatzen den.
Hipotesia: Pastila botatzean ura eta olioak erreakzio kimiko bat egingo dute eta pastila disolbatu egingo da.

Materiala: Baso bat
Ura
Olioa
Pastila eferbesente bat
Kolorantea

Prozezua: Basora ur apur bat bota, gero olioa bota, apurtzo bat itzaron ostean olioa goian geratuko da ura baino dentzitate handiagoa daukalako orduan kolorantea bota. Tantak olioan geratuko dira segundu batzuetan eta gero berantza joango da. Basoa astindu kolorea urarekin nahasteko eta amaitzeko pastila bat bota 

Behaketa eta datu bilketa: Bidioa:https://www.youtube.com/watch?v=08ewV6BQHtI
Bidioa: https://www.youtube.com/watch?v=TVgMKGOfczU

Zer gertatu da: Nahasketan pastila botazean errekuntza bat gertatzen da. Pastila disolbatzerakoan ura eta kolorea gorantza joango da baina masa desberdinengatik berantza joango da.

Ondorioa: Pastila botatzerakoan erreakzio kimiko bat gertatzenda eta orrek kolorantea eta uraren nahasketan burbuil batzuk bezala sortzen ditu gorantza eta berantza doazenak, denbora bat pasa ostean burbuilak behan geratuko dira.

Emakumea:  Josefa Molera Mayo 1921 ean jaio zen Zaragozan eta 2011 hil zen Madrilen, Bere familiak asko sufritu zuen gerra zibilaren bitartean zigor asko jaso zituztelako, Molera gerra zibilarengatik arazo eta ostopo asko izan zituen ikasketekin bukatzeko. Baina askenean Ikasketak bukatu zituen eta kimkaria bai astronoma izan zen. Bere deskubrimenturik garrantzitzuena kromatrografia metodoa da, makromolekulak bantzeko teknika da. Metodo hau ardo eta alkoholdun edarietan erabili egiten da.
 Josefa Molera Mayo bilaketarekin bat datozen irudiak

Informazio iturria:  
Youtube 

  

25 urtetik beherako gazteen % 34k dute euskara ama-hizkuntza EAEn

Otsailaren 21ean, Ama-hizkuntzaren Nazioarteko Egunean, Eusko Jaurlaritzak ikerlan baten emaitzak argitaratu zituen.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko 25 urtetik beherako hiru gaztetik batek euskara du ama-hizkuntza, 21ean ospatzen zen Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren harira Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ezagutarazi zituen datuen arabera.

Biztanleriaren azken erroldari erreparatuz gero (2016), 5 eta 24 urte bitarteko gazteen % 33,73k euskara edo euskara zein gaztelania dute ama hizkuntza (% 20,59k euskara baino ez eta % 13,14k euskara eta gaztelania). Lurraldeka, Gipuzkoa da euskara ama-hizkuntza duten gazteen kopururik handiena duen lurraldea (% 51,53); ondoren, Bizkaia dator (% 26,4) eta, hirugarrenik, Araba (% 17,44).
Euskaraldia

Ur depositu sinple bat baino ez

Kaixo, gu DBH4ko ikasleak gara eta hau da FiKin hiru hilabete honetan egindako proiektua.

 

Kapazak izango zarete lakua zeharkatzeko?

Hurrengo proba honako hau izango da:



Horretarako datuak:

- Izotzaren lodiera 1,5cm

- Botak:
Bakoitza: 700g
Dentsiatea: 20 g/cm3
Dimentsioak: 12,9 x 11,1 x 5,1
Resultado de imagen de botas
- Trineoa:
Pisua: 900g
Dentsitatea: 15 g/cm3
Dimentsioak: 75 x 45 x 10
Resultado de imagen de trineo
- Takoiak:
Pisua: Bakoitzak 300g
Takoiaren azalera: 0,5 cm2
Dentsitatea: 20 g/cm3
Dimentsioak: 11 x 11 x 5
Resultado de imagen de tacones
- Oinutzik:
Resultado de imagen de descalzo

Zorte on!

Egileak: Borja, Maria eta Nagore

Arriskuan basamortuan

Kaixo,
Gu DBH4-ko talde bat gara eta hiruhilabete honetan Indarrak eta Newtonen legeak ikasten ibili gara. Horregatik jolas bat egitea eskatu digute eta horregatik honako problema hau planteatu dugu:


Ea problema ebazteko gai zareten!

'Go!azen'en azken atala eta Izaroren kontzertua, Herri Urrats bultzatzeko


'Go!azen 6.0' telesailaren denboraldiko azken atalaren estreinaldia Hendaian egingo dute ostegun honetan. Izarok kontzertua eskainiko du Baionan, martxoaren 27an.

Danae Riaño eta Lorea Intxausti aktoreak eta Izaro Andres abeslaria. Argazkia: Herri Urrats
Ipar Euskal Herriko ikastolen festa datorren maiatzaren 10ean egingo dute Senperen, "Gaki Ge" (bagoaz) lelopean. Eta hau bultzatzeko ekimena egingo dute Go!azen-ekoak izaroren kontzertuan.

Zer gertatuko da urez betetako edalontzien bitartean papela jarriz gero?

Ikerketa galdera: 
Zer gertatuko da urez betetako bi edalontzien bitartean papera jarriz gero?

Hipotesia: 
Hasiera batean, ezinezkoa izango zela pentsatzen nuen, nire usteetan, urak goranzko bidea hartu ezin ez zuelako.

Materiala:
- Ura
- Hiru edalontzi
- Kolorantea
- Sukaldeko papera

Prozesua:
1. Hiru basoak bata bestearen ondoan jarri
2. Alboetako basoetari, erdi ingururarte ura bota
3. Alboko basoetan papera jarri beste muturra erdiko basoan jarriz
4. Zer gertatzen den ikusi

Froga:
















Ondorioa:
Hau, likidoek grabitatearen aurka igotzeko duten gaitasunarengatik gertatzen da, hodi txiki edo kapilarren bidez. Bertan kohesio deituriko indar bat sortzen da. Kohesio indarrak molekulak elkarrekin erakartzen eta eusten dituen indarra da. Likidoen molekulak elkartu egiten dira. Ikus daiteken bezala, ura sukaldeko paperarekin elkartzen da likidoaren beste molekuletan oso ondo lotuta daudelako. Beraz, sukaldeko paperarekin elkartu egingo da eta erdian dagoen edalontzia urez beteko da, gutxi gora behera, uraren maila berdina izan arte. Amaieran, edalontzi guztiek izango dute ur kantitate berbera.

Prozesu hau, naturan beste hainbat lekutan ikus daiteke. Adibidez, landarerian. Kasu honetan, landareek sustraietatik hostoetara ura mantenugaiekin garraiatzea ahalbidetzen du ekintza kapilarrak.






Emakume zientzialaria:

Natalia Gutiérrez Roa, Universidad Catolica del Norte-ko irakaslea eta proiektu honetako zuzendaria da. Bere ikerketa, landareen kapilaritatea ur gaziarekin aztertzea  izan zen. Ikerketa hau burutzeko, tomate “cherry-ak”, zerbak eta itsasoko ura erabili zituen, bereziki produktuak gazitasun tolerantzia handia zutelako. Ikerketa aurrerantz joan ahala Nataliak aztertu zuenaren arabera, kapilaritatea likidoen propietate bat da. Proiektu honen berezitasunetako bat, itsasoko ura zuzenean erabiltzea zen, hau da, ozeanotik datorren ur gaziari, gatza kendu gabe proiektua bermatzea, berak esan zuenaren arabera.



Informazio-iturriak:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Kapilaritate
https://www.youtube.com/watch?v=ss8Xbx-FYBo
https://agriculturers.com/logran-producir-hortalizas-con-agua-de-mar-sin-desalar/
https://www.youtube.com/watch?v=3rNyJpfxMIE



Mendigorriko familiek euskarazko ereduko gela bat zabaldu nahi dute

Mendigorrian (Nafarroa), 14 matrikula eskaera jaso dituzte aurtengo aurrematrikulazio kanpainan, Julian Maria Espinal Olcoz ikastetxe publikorako. Horietatik, sei izan dira euskarazko ereduan ikasteko; gainerako zortziak, berriz, beste ereduetarako.
Erdarazko ereduetan matrikula egin duten haurrak arazorik gabe hasiko dira irailean herriko ikastetxean. Euskarazkoa hautatu duten familien geroa, berriz, kolokan dago: Hezkuntza Departamentuak ez du Mendigorrian euskarazko ereduko gela bat zabaldu nahi, argudiatuta gutxienez zortzi ikasle behar direla lerro berriak ezartzeko. Hori dela eta, euskarazko eredurako sei matrikula horiek «linboan» gelditu direla salatu dute Mendigorriko familiek.
Mendigorriko familiak eta euskalgintzako kideak, otsailaren 5ean eginiko agerraldian.

Euskaraldiko abestiaren koreografia oparitu digute Bastidako ikastolako haurrek

Lipduberako jendea errekrutatzen ibili da Gotzon Poza eta, horregatik, Bastidako ikastolara hurbildu da. Irakasleari jarraituta, Euskaraldiaren abestiaren koreografia polita egin digute haurrek. 

"Ongietorri euskararen herrira" aurkeztu dute Fiturren

Euskararen biziraupenerako gune garrantzitsua da Urola Kosta eskualdea eta turistikoki ere potentzial handia daukan eremua da. Hala, bi ezaugarri horiek aprobetxatu eta "Ongietorri euskararen herrira" proiektua jarri dute abian Gipuzkoako Foru Aldundiak, Urola Kostako Udal Elkarteak, Aiako, Getariko, Orioko, Zarauzko eta Zumaiko udalek eta UEMAk. Proiektuaren helburua bikoitza da, batetik, euskara amu turistiko modura garatzea eta bisitariei herri euskaldun batean egotearen esperientzia eskaintzea eta, bestetik, bertako herritarrak euskaraz egitearen garrantziaz sentsibilizatzea. Proiektu turistiko berria Fiturren aurkeztu dute.


BILBOKO UDALETXEAK HAINBAT JARDUERA EGINGO DITU OTSAILEAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO

Bilboko udaletxeak atera duen 'ikusi eta ikasi' programak euskararen erabilera sustatzeko hainbat jarduera dohainik egingo ditu 4 eta 10 urte tarteko umeentzako otsailean zehar. Bertan, zirkoa, magia, musika, dantza edo tailerrak egingo dira.


Ikusi eta Ikasi'

Badator ‘Egunean Behin’: 8 aste, denboraldiko sailkapena.

‘Egunean Behin’ aplikazioko lehiaketaren hirugarren denboraldiaz aritu da Josu Azpillaga, ‘Ahoz Aho’n. Zortzi aste iraungo du denboraldiak eta erabiltzaileen galderak txertatuko dituzte.
Egunean behin bilaketarekin bat datozen irudiak
Egunean behin aplikazioa galdetegi bat da, hau egunean behin bakarrik egin al da eta bakoitzean 10 galdera daude.

Videoa:https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/ahoz-aho/bideoak/osoa/6994275/bideoaegunean-behinen-denboraldi-berria-8-aste-eta-erabiltzaileen-galderak/