Faktura elektrikoaren azterketa

Anaren Bakardadea







Izenburua: Anaren bakardadea
Idazlea: Jordi Sierra i Fabra
Itzultzailea: Miren Arratibel
Argitaletxea: Erein
Argitalpen data: 2006ko abendua

Ana, hamabost urte besterik ez dituen neska gazte eta zoriontsua da. Baina horri bat bateko amaiera bat ezarriko dion jokabide bat burutuko du. Anak, maitasunaren besoetara egingo du salto, eta horrek bere bizitzari amaiera ekarriko dio. Babes gabe maitasunaren beso lirain horietan jolasean ibiliko da. Horrela ibiltzeak arazo larri bat sortuko dio, eta laguntza beharko du. Baina zoritxarrez, ez du halakorik jasoko eta bere bizitzak hileta odoltsu batean aurkituko du amaiera. Anak badauka ahizpa bat, Victoria izena duena. Hark denbora darama kanpoan ikasten, baina bere ahizparen heriotzaz enteratzean, etxera itzuli eta dena ulertzen saiatuko da, eta gizarte honen alderik ilunena ezagutuko du.

Nire ustez, liburu honek gazteriaren eta maitasunaren beso hasiera batean hain lirain eta erakargarri, baina gauzak okertuz gero oso itsusiak bilakatu daitezkeenei buruzko hausnarketa bat egitera bultzatzen gaitu. Hasieran dena da berria, polita, interesgarria, baina gure kartak gaizki jokatzen baditugu dena okertu daiteke. Eta gauzak okertzeak, milaka kalte ekar ditzake maitasunaren arlo korapilatsu honetan. Gainera, liburu honek argi uzten digu hori, Anak bere kartak gaizki jokatzearren hilda amaitzen baitu. 

Zer deskubrituko du Victoriak bere ahizparen bizitzaren inguruan? Zer egin zuen gaizki Anak? Irakurri eta deskubritu ezazue!
Mairu Uriarte
2019-08-11