Faktura elektrikoaren azterketa

Lekeition ospatuko dute Ibilaldia maiatzaren 19an


2019 ko maiatzaren 19an ospatuko da ibilaldia.
Ibilaldia Bizkaiko ikastolen jaia da. 1978an antolatu zuten Getxon lehenengo aldiz Uribe Kostako ikastolek. Ondoren, 1980az geroztik, urteroko hitzordu bilakatu da.

iturria: eitb.eus

Aintzaneren koadernoa

Izenburua: Aintzaneren koadernoa.
aintzaneren koadernoa bilaketarekin bat datozen irudiakIdazlea: Laida Martinez Navarro.
Argitaletxea: Giltza.
Argitalpen data: 2016

                Aintzane 14 urteko neska bat da. Bere gurasoak banandu egin dira, eta bere ama, Luisma izeneko gizon batekin (Aintzanek batzuetan idazle madarikatua izenaz deitzen du) maitemindu da. Amak, Akabu izeneko herri batean lana topatu duenez, bertan biziko dira; Ama, Saioa, Luisma, Mikel (idazleren semea) eta bostak.

                 Aintzane amorratuta, haserre eta triste dago. Alde batetik, hirian duen bizitza atzean utzi beharko duelako (eskola, lagunak…). Eta bestalde, herri galdu batean bizi behar delako.

                  Herriaren sarreran, Aintzane harritutik utziko duen kartel handi bat dago: “KONTUZ GUNE BEREZIETAN: ZAINDU NON SARTZEN DITUZUEN OINAK!!!”

                  Lehen eskola egunean, kartelaren esanahia zein den azalduko diote; Akabuk lur bigunez eta mendietatik jaisten den urez beteriko zuloak ditu basoetan, eta horregatik guneetan sailkatuta dago herria (gune arriskutsuak eta gune onak, ziurrak).

                  Egun batean, menditik txangoa egingo dutela esaten die maisuak, guneetan moldatzen ikasteko. Aintzane zeharo beldurtuta du txango horrek. Galdu oteko den edo zulo batean preso geratuko den beldur da.
Zer gertatuko da txangoan? Galdu egingo dira? Zulo batean preso geratuko al dira?

                   Niri liburu hau asko gustatu zait. Egunkari bat da, eta horrek errealitate puntu bat ematen diola uste dut. Errez irakurtzen da, dibertigarria eta entretenigarria izatea asko laguntzen du.
Nik liburu hau irakurtzea gomendatzen dut, batez ere 12-14 urte bitarteko gazteei.

                                                   
                                                                                                                                       Maria Cobos.

Harry Potter eta sorgin-harria

Idazlea: J.K Rowling
Itzultzailea: Iñaki Mendiguren
Argitaletxea: Elkar (Salamandra)
Bederatzigarren argitaraldia


Harry Potter, 11 urteko mutikoa da. Haur bat zelarik, umezurtz geratu zen.
Hori dela eta, bere osaba izeba jasanezinekin eta beraien gaizki hezitako semearekin
atsekabetuta bizitzea egokituko zaio.
Halere, egun batean ateak zabalduko zaizkio, Hogwarts aztien eskolatik gutun bitxiak helduko
zaizkiolako. Harry aztia dela konturatu eta etxe nazkagarri horretatik ateratzeko aukerak
izango ditu. Horregatik, bi aldiz pentsatu gabe onartuko du.
Hortaz, ikasiko al du benetako aztia izaten?


harry potter eta sorgin harria bilaketarekin bat datozen irudiak



Liburu hau nire estilokoa izan ez arren, nik irakurtzera animatzen zaituztet. Klasiko bat izateaz gain, liburuan erraz murgiltzen zara eta oso erraz irakurtzen da. Liburu ezin hobea iruditzen zait fikziozko nobelak gustatzen zaizkizuen jendearentzat.

Rosettak karbonoa eta beste molekula konplexu batzut deskubritu ditu

Rosetta espaziontziak molekula organiko konplexuen presentzia aurkitu du 67P/Churyumov-Gerasimenko kometak inguratzen duen hautsean.
Kometaren hauts hau karbono, hidrogeno eta oxígenos osaturik dago. Historiako lehen aldia da hauts organiko hori harrapatzea lortzen dutela, ondorioz ikerlari zientifikoak hobeto ikertzeko aukera izango dute.



informazio iturria: https://es.gizmodo.com/

Sarerik gabe. Historiak emakume izena dauka.


BAKARNE ATXUKARRO eta IZASKUN ZUBIALDE: Sarerik gabe, denon artean, 2017 iraila.


Hasteko, liburu hau historia egin duten emakumeei buruzkoa da, emakume horiek gure bizitzan egin dituzten aldaketak ikusteko idatzi izan da. Horrela, behingoz, merezi duten omenalditxo bat egiten die liburuak. Baina liburu honek beraien buruzko informazioa kontatzeko istorioa bat asmatuko du.

Liburu honetan 2 pertsonaia nagusi egongo dira, protagonista bat, Miren, eta azpi-protagonista bat, Ibon. Miren neska gazte bat da, eta ikastolan historia egin duten emakumeei buruzko lan bat egitea eskatuko diote. Beraz liburua lanari buruzkoa izango da. Lana egiten Ibonek lagunduko dio. Ibon tabernan ezagututako gazte bat da, bertako tabernaria hain zuzen ere, eta beraien hasiera txarra izango den arren, lotsagabe bat izango delako (Ibonen komentario matxistak lekuz kanpo daude eta), gerora lagun onak izango dira. Berak benetan ez du matxista izan nahiko, baina gauza batzuk txikitatik erakutsitakoak izango dira eta esaterakoan ez da konturatuko, hobetzen saiatuko den arren. Beraz, biak batera lana egingo dute eta leku desberdinetan geratzen hasiko dira, egun bakoitzean emakume desberdin batez hitz egiteko. Baina lana egitea ez da erreza izango eta arazo batzuk izango dituzte. Zein emakume aipatuko dituzte? Zein izango da arazoa? Nortzuk dira historia egin duten emakumeak? Beraien arteko harremana nora helduko da?

Niri liburu hau gustatu zait. Bere kontatzeko modua entretenigarria eta dibertigarria delako. Gainera, historiako emakumeen berri ematen dizu, eta, nire ustez, liburuan jarritakoa ikasketetan sartu beharko litzatekeen informazioa da. Beraz, mundu guztiari gomendatzen diot liburu hau irakurtzea, adin guztietarako baita.

Harry Potter eta Azkabango presoa

harry potter eta azkabango presoa bilaketarekin bat datozen irudiak
HARRY POTTER ETA AZKABANGO PRESOA

Idazlea: J. K Rowling
Itzultzailea: Iñaki Mendiguren
Urtea: 1999
Argitaletxea: Salamandra

Liburu hau, Harry Potter liburuen sagako hirugarrena da, beraz, gure protagonistak
Hogwartetsu magia eskolako hirugarren urtea hasiko du. Harry, Ron eta Hermion,
protagonistaren bi lagunek abentura izugarriak biziko dituzte.
Baina, lord Voldemorten laguntzailea, Sirius Black, Azkabango kartzelatik ihes egingo
du, eta Harryren atzetik dabil. Horregatik, gure protagonistaren bizitza arriskuan dago.
Sirius Harryri hurbildu ez dakion, eta mutikoaren baita beste guztien bizitza arriskuan
izan ez dadin. Dumbeldore, Hogwartetsu eskolako zuzendariak, dementoreak jarriko
ditu eskola guztitik zehar, hauek, Azkabango guardak dira, eta magoen alaitasuna
zurrupatzen duten izaki beldurgarriak dira. Baina nor da benetan Sirius Black, eta
zergatik dabil Harryren atzetik?

Niri liburu hau Harry Potter sagako liburuetatik hoberena dela iruditzen zait,
izan ere, protagonistaren eta bere gurasoen bizitzako alde garrantzitsu bat ikus dezakegu,
eta intriga pixka bat daukan liburu bat da. Gainera, Harry Potter eta Azkabango presoa,
sagako pelikuletatik ikusi nuen lehen pelikula izan zen, eta hortik aurrera, liburuak
irakurtzen hasi nintzen eta pelikulak ikusi nituen.

Libe


Liburuaren izenburua: Libe
Idazlea: Alaine Agirre
Argitaletxea: Erein
Edizio data: (2017ko azaroaren 17a)


        Libek neskalagun bat izango du Maren deiturikoa, baina Libek ez du harreman bakarrean itxita egongo nahi. Egun batean, Libek neska batekin harreman sexualak izango ditu. Libek erabakiko du Mareni ezer ez kontatzea.

Resultado de imagen de alaine agirre libe
        Egun batzuk pasatu ondoren, Marenek galdetuko dio ea zergatik beti dagoen isilik. Libek kontatzen hasiko da neska batekin harreman sexualak izan dituela, beraz, Marenek Liberekin moztu egingo du. Egun batzuk pasatu ahala, Libek piano bat erosiko dio Mareni beraien liskarra aurrera ateratzeko. Egun batean Miren eta Libe geratu egingo dira guztia konpondu ahal izateko.
Marenek Libe barkatuko du?



        Liburu hau asko gustatu zait, izan ere, ez dira lesbianei buruz liburu askorik ikusten, gainera bikote horren harremana zelakoa den ikus daiteke. Horretaz aparte, interesgarria eta harrigarria dela iruditu zait, era berean azkar irakurtzen den liburu bat da. Azkenik, hurrengo kapituluan zer gertatuko den intrigarekin geratzen zara. Libe irakurtzea gomendatuko nizuke.

Euskal zientzialari batek tumore zelulen kontrako molekulak sortu ditu


Oskar Fernandez-Capetillo euskal zientzialariak, tumore zelula mota batekin amaitzen duen molekula
talde bat sortu du.
Ikerketa Nature Structural and Molecular Biology (NSMB) aldizkari zientifikoan argitaratuko da,

Kantzer-mutazioak dituen ATR izeneko proteina eragozten dituzten
molekulak identifikatzean datza.

Momentuz ikerkuntzak emaitza positiboak izan ditu arratoiekin egindako frogetan eta orain pertsonekin
entsegu klinikoak egitea pentsatzen ari dira.
tumor molecula bilaketarekin bat datozen irudiak





Iturria: www.eitb.eus

Molekula berriak zebra arrainetan probatzen ari dira

Zebra arrainak 1970eko hamarkadan egin zuen salto akuarioetatik ikerketa-laborategietara. Arrainaren enbrioia gardena da, eta oso azkar hazten denez, zuzenean ikus daiteke nola doazen garatzen animaliaren organoak. Hemen bertan, Donostian, Biobide bioteknologia enpresak molekula berriak probatzen ditu zebra arrainetan.
zebra arrainak bilaketarekin bat datozen irudiak
Egiten ari diren frogetan molekula berriak zebra arrainekin frogatzen dituzte, egunen batean botika berri bat sortzeko. Froga desberdinen bidez botikaren toxizidadea edo eraginkortasuna frogatzen dute.


Izarrateko lehen molekula organikoa topatu dute

Astrofisikariek, lehen aldiz, molekula organiko bat detektatu dute izarrarteko espazioan, isobutironitriloa. Aurkikuntza hiru talderen arteko lankidetzaren ondorioa da: Max Planck institutuko irrati-astronomiako taldea, Koloniako Unibertsitatekoa eta Cornell Unibertsitatekoa. Science aldizkarian argitaratu dute emaitza.

lehen-molekula-adarkatua-izarrarteko-espazioan

Errotazio-higidura

Lurrak bira oso bat emateko behar duen denbora ez da beti berbera, aukeratzen den erreferentziaren araberakoa baizik.


Lurrak bere ardatzaren inguruan mendebaldetik ekialdera egiten duen bira da, lurrak eguzkiaren inguruan egiten duen mugimendua da. Lurrak bere ardatzaren inguruan bira oso bat da emateko behar duen denborari eguna esaten zaio horren ondorioz egunak 24 ordu edo zatitan sortzen da. 

Lurrak bere ardatzaren inguruan egiten duen biraketa da errotazioa, eta horren ondorioz bereizten ditugu gaua eta eguna. Biraketa egiteko ardatz hori hego polotik polora doan ardatza erabiltzen da, errotazio denbora eguzkiarekiko neurtzen da


errotazio-higidura bilaketarekin bat datozen irudiak


http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/eu/contenidos/articulo/c1301/eu_d1301015/1301015.html

Indarrak eta higidura

Internetetik arakatzen nenbilela, higidura eta indarrak oso ondo azaltzen dituen simulazio bat aurkitu dut. Hemen uzten  dizuet esteka zuek sartu eta bertan jolastu ahal izateko.

SIMULAZIOA