Faktura elektrikoaren azterketa

Zientzia txikoa

Galdera: 
Zer pasatuko da urez betetako plastiko bat arkatzez zeharkatzen baditugu?

Hipotesia:
Nik uste dut urez betetakoura irten egingo dela. Izan ere, arkatzez zeharkatzean zulo bat egiten dugu, eta arkatza bertan jarraitu arren, hau da bertatik ez kendu arren, ura poliki,poliki bertatik irteten hasten da.

Materiala:
-Koloretako arkatzak,
-Poltsa hermetiko bat.
-Ura

Urratsak:
1. Poltsa ures bete.
2. poltsa ondo itxita dagoenean, arkatzekin zeharkatzen hasi.

Argazkiak:


Ondorioa:
Poltsa hermetikoak pelimeroz eginda daude. Polimeroa osatzen duten molekua batzuek, poltsa arkatzez zeharkatzean, arkatzaren inguruan barrera antzeko bat egiten dute. Bertatik urak irten ez dezan.









Solidoa edo likidoa?

Galdera: 
Zer desberdintasun dago urez betetako globo bat eta maizena eta urez betetako globo baten artean, lurrarekin talka egiten duen momentuan?

Hipotesia:
Nik uste dut biek joera bera izango dutela, izan ere biak urarekin bebeta daudenez, ikusterakoan likido egoeran dago, beraz indar bat aplikatzerako orduen ez da desberdintasunik egongo.

Materiala:
- Bi globo
- Ura
- Almidoia (maizena)
- Botila/ Inbutua

Urratsak:
1- Bi globoak identifikatu, jakiteko bakoitza zerekin beteko dudan.
2- Urezko globoa bete.
3- Maizena eta ura nahastu, eta beste globoa bete.
4- Bi globoak altura batean jarri eta lurrera jausten utzi.
5- Zer geratzen den behatu.

Bideoak:











Bideoa

Ondorioa:
Honen ondorioa almidoia (C6H10O5) eta ura nahasterakoan gazteleraz "materia no-Newtoniano" izanten zaio, beraz horrek esan nahi du ez dituela Newtonek esandako printzipioak jarraitzen. Izan ere, material honek likido baten antzera jokatzen du, baldin eta indar batek eragiten ez dion bitartean. Kasu honetan lurraren kontra egiten duenean solido bidalakatzen da eta globoa ez da deformatzen urezkoarekin alderatuz.

Zientzia txokoa


Galdera:

Zer gertatzen da, baso bat ur beroarekin dugunean eta bestea ur hotzarekin dugunean koloranteak botatzen dizkiogunean?

Hipotesia:

Nire iritziz ez da ezer gertatuko, izan ere biek ur kantitate berdina izango dute eta kolorantea ere berdina izango da.

Materialak:

- bi baso bete ur
- kolorantea

Ondorioak:

Honekin guztiaren ondoriozta dezakegu, ur beroz beteriko basoan botatako kolorantea, kasu honetan berdea/urdina azkarrago disolbatzen dela. Jakin badakigunez, edozein materiatan molekulak daude eta tenperaturaren arabera hauek azkarrago edo motelago mugitzen dira. Ur berotan molekulak ur hotzetan baino bizkorrago mugitzen dira eta norabide guztietara, horregatik, kolorantea botatzerakoan ur berotan bizkorrago disolbatuko da.

STEM Discovery week


via GIPHY

Euskara ikasteko jokoa

Joel Arnes Estatu Batuetan jaio zen baina duela 14 urte Santurtzira etorri zen. Euskal Herrian gustura izan da urte hauetan. Hori dela eta, euskara ikasteko jokoa egitea bururatu zaio.
Joelek, Euskal Herriko esaerak oso interesgarriak direla esan du, eta ondorioz, joko bat sortzea pentsatu du.
Joko horren helburua, jendeak euskara ikastea da esaera zaharren bidez. Esaera horiek desordenatuta ematen dira eta zuk ordenatu behar dituzu.

euskara ikasteko jokoa bilaketarekin bat datozen irudiak

Informazio iturria: 
www.eitb.eus/albisteak/gizartea


Nafarroan lege berri bat sortu nahi dute.





                Nafarroako hizkuntza politiken eta euskararen egoera juridikoaren inguruan mintzatu zen Miguel Izu legelari eta Nafarroako Administrazio Auzitegiko eleduna. Euskarari «babes eta berme juridikoa» ematearen alde azaldu zen.

Kontseiluko buru Paul Bilbao, atzo, egitasmoaren aurkezpenean.

Euskaltzaindiak gizartearekiko konpromisoa berriztatu nahi du bere mendeurrenean


Euskaltzaindiak bere mendeurreneko egitarauaren atal bat aurkeztu du, gaur, Bilboko egoitza nagusian, eta bere jardunaren helburu nagusia gizarteari begira jartzea izango dela azpimarratu dute bertan Akademiaren ordezkariek, “euskal gizartearen beharrizanei behar bezala erantzuteko”.

Guztira, Akademiak nazioarteko bederatzi kongresu antolatuko ditu 2018ko irailean hasi eta 2019ko iraila bitartean, “euskararen lurralde guztietan”.
Andres Urrutia pozik eta “hunkituta” azaldu da hedabideen aurrean, eta euskaltzainburuak esan du Euskaltzaindiak mendeurrena baliatu nahi duela “euskararekin, euskal kulturarekin eta euskal gizarte osoarekin duen konpromisoa berriztatzeko eta zangoa XXI. mendean behingoz jartzeko”.
Urrutiak onartu du badagoela zer egin, Akademiak badakiela zeintzuk diren bere on-gaitzak, baina, baita ere, ondotxo ezagutzen dituela bere betekizunak. “Euskaltzaindiaren zerbitzu-bokazioa aspaldikoa da, baina azkartu eta indartu egin behar dugu”, gaineratu du euskaltzainburuak.
Jarduera programa
Euskaltzaindiak ekitaldi instituzionalak, akademikoak eta artistiko-kulturalak antolatuko ditu mendeurrena ospatzeko, eta gaurko aurkezpenean arlo akademikoari heldu diote: guztira, nazioarteko bederatzi jardunaldi izango dira, 2018ko irailetik 2019ko irailera, Euskal Herri osoan.
Topaketotan, hamaika gai jorratuko dira: Euskararen batasunari Ipar Euskal Herritik egindako ekarpena, euskararen batasuna, hizkuntza eskubideak, ahoskera, dialektologia, literatura, onomastika, gramatika eta teknologia berriak.

Informazio gehiagorako: