Faktura elektrikoaren azterketa

Boroaren eredu atomikoa

Boro atomoak, 5 protoi, 6 neutroi eta 5 elektroi ditu, behean ikus dezakezue nola irudikatu izan den orain arte.

Fosforoaren eredu atomikoak


Litioaren eredu atomikoak

Litioak, 3 protoi, 4 neutroi eta 3 elektroi ditu. Hirudi honetan litio atomoa historian zehar  nola irudikatzen zuten ikus daiteke, lau eredu atomikoak bereizik.



Modelo atomikoak lantzen


Berilioaren eredu atomikoak

       Argazki honetan, nik sortutako berilioaren (Be) eredu atomiko ezberdinak ikus ditzakegu. Argazkian ikusten den bezala, berilioaren (Be) atomoak 5 neutroi, 4 protoi eta 4 elektroi dituela esan dezakegu.


Helioaren eredu atomikoak

Helio atomoak (He) bi neutroi, bi protoi eta bi elektroi ditu. Eta hemen historian zehar Dalton, Thomson, Rutherford eta Bohr zientzialariek nola irudikatu duten maketak daude:


Magnesioaren eredu atomikoak


Begira, aluminioaren eredu atomikoak!

Aluminioak (Al) 13 protoi, 14 elektroi eta 13 protoi ditu. Hemen, lau eredu atomiko bereizi daiteke: Dalton, Thomson, Rutherford eta Bohr.


Sodioaren eredu atomikoak

Hauek dira sodioaren eredu atomikoak.
 Irudietan ikusten den bezala 4 zientzialari hauek; Dalton, Thomson, Rutherford eta Bohr asmatutako edo aurkitutako eredu atomiko desberdinak irudikatu ditut.




Silizio atomoaren maketa historian zehar

Silizioak (Si), 14 protoi, 14 neutroi eta 14 elektroi ditu. Eta hemen historian zehar Si atomoa nola irudikatzen zuten ikus dezakezue:


Eredu atomikoak


"Buruz buru" proiektua aurkeztu dute

Euskaldun talde bat, elkarlanean jarri dira, eta liburuxka bana idatzi dute, eta ostean horiek kutxa batean bildu dituzte. Durangaldetik, Igor Elortzak, Joseba Sarrionaindiak, Eneko Sagardoyk eta Maite Berriozabalek parte hartu dute proiektu honetan.

Askotariko gaiak izan dituzte hizpide solasldietan, eta erabilitako forma ere ezberdina da. Zazpi lanetatik lau saiakera dira eta beste hiruak, ipuinak. Honen helburua euskara bultzatzea izan da. 

'Buruz Buru' proiektua aurkeztu dute

Informazio-iturria: anboto aldizkaria 

Nola da posible urez betetako poltsa bat zulatzea eta urik ez kanporatzea?


Hipotesia:

Nire ustez, edozein poltsa zulatzerakoan ura irtengo da ,izan ere, urak poltsan presioa egiten du beraz,  zulatzerakoan poltsa apurtuko da , ur guztia kanporatuz.


Zer behar dut ikerketa egiteko? Materialak eta metodoa:


Materialak:
- Zip-up poltsak (hozkailuan sartzeko poltsak) ,ezinbestekoa da era horretako poltsak erabiltzea.
-Arkatzak.
-Ura.


Metodoa:

-Bete poltsa urez (erdiraino, gutxi gorabehera, eta itxi).

-Zulatu poltsa arkatz biribil batekin. Arkatzak oso ongi zorroztua egon behar du, eta ahalik eta zuzenen sartu behar da, poltsari ahal bezain zulo txikiena egiteko.
-Kontu handiz, egin gauza bera gainerako arkatzekin.

-Poltsa ez da apurtzen eta ez da urik ateratzen!

Zer gertatu da? Behaketa eta datu-bilketa:










Nola da posible? (azalpen zientifikoa):

Plastikozko poltsak polimeroz eginda daude: polimeroak, molekula kate malguak dira, eta malgutasun horri esker , plastikozko poltsak elastikotasuna lortzen dute. Poltsa urez beteta dagoenez , plastikoak presioa jasaten du, eta, egoera horretan, zerbaitekin zulo bat egitean, polimeroa zulo horren inguruan bere monomero katea berregiten saiatzen da eta, horrela, ez du ia tarterik uzten arkatzaren eta poltsaren artean. Beraz, poltsa ez da apurtzen eta ura ez da ateratzen.  



Informazio-iturria: http://www.esperimentuak.eus/esperimentuak/

Argazkia: http://www.esperimentuak.eus/wp-content/uploads/2016/06/Agujerear_bolsa.jpg






Bartzelonako Euskal Etxeak Euskaraldiarekin bat egin du

Euskaraldiaren ekimena Euskal Herriko mugetatik kanpo ere zabaldu da. Gure hizkuntza beste toki batzuetan ikasten ari direnak ere ahalegin berezia egiten ari dira egun hauetan.


Bartzelonako Euskal Etxeak bat egin nahi izan du ekimenarekin, eta bertan ikasten duten ia 100 ikasleekin ariketa bereziak egiteaz gain, egun hauetan tabernako bezeroekin euskara erabiliko dute. Horretaz gain Euskal Herria Sona, euskal musikaren 18. jaialdia egiten ari dira egun hauetan ere.




Mastodon.eus euskaraz dagoen sare sozial berria.

Mastodon sare sozialak bi milioi erabiltzaile baino gehiago ditu mundu osoan, eta Twitter, Facebook eta beste sare sozial batzuen aldean sare deszentralizatua da. Milaka Mastodon daude, bakoitza komunitate batek sortua da eta komunitate horiek lotuta daude".  Interneteko euskal komunitateak Mastodon.eus sare sozialaren euskal instantzia sortu berri du, eta azalpenak Josu Waliño PuntuEUS fundazioko kideak eman ditu.

Mastodon.eus

Mastodon.eus 
Iturria
Bideoa

Ahotsa. eus webgunea, Abbadia saria jasoko du urte honetan


Abbadia saria urte honetan ahotsak.eus webguneari emango zaio. epaimahaiak aho batez hala proposatuta. Azaroaren 30ean jasoko dute saria webgunearen arduradunek, 19:00etan, foru jauregian. 2000. urtean ahotsak.eus, proiektua kanporatu zuten, herri hizkerak bildu eta hedatzeko. Proiektuaren jabea Badihardugu Euskara Elkartea da.

Zer gertatuko da edalontzi baten kartulina jarrita buruz behera jarriz gero?

Galdera nagusia:
Zer gertatuko da edalontzi baten kartulina jarrita buruz behera jarriz gero?

Hipotesia:
Nire ustez, edalontziko ura eta kartulina behera jausiko dira, izan ere, eskua kentzean presio gutxiago izango du.


Materiala:
  • Edalontzi bat.
  • Kartulina bat.
  • Ura.
  • Airea.


Prozedura:

  • Edalontzia urez bete
  • Goikaldean kartulina bat jarri.
  • Edalontziari buelta eman.
Datuak:






Ondorioa:
Esperimentu honekin zera ondoriozta dezakegu: Edalontziari buelta ematerakoan kartulinarekiko airearen presio atmosferikoa urarena baino handiagoa dela.
presion atmosferica bilaketarekin bat datozen irudiak

Informazio-iturria: Enciclopedia juvenil de las ciencias naturales/ La tierra, planeta azul-ll


Korrikak Gares eta Gasteiz lotuko ditu apirilaren 4tik 14ra

     Korrikak Euskal Herri osoa zeharkatuko du, 2019ko apirilaren 4an Garesen (Nafarroan) hasi eta 14an Gasteizen (Araban) bukatuta, “Klika” leloarekin.

     Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak Donostiako San Telmo museoan egindako agerraldian esan zuenez, hasierako helburu bikoitzari eusten dio Korrikak: babes ekonomikoa lortzea eta euskararen aldekotasuna sustatzea.

     Asier Amondo Korrikaren arduradunak lasterraldiari buruz hitz egin du, eta aurtengo leloa azaldu du: «Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea». Gainera, konpromisoak hartzeko garaia dela esan du Amondok.


Aire beltza

Fernandez Paz, Agustin: Aire beltza, Elkar, 2004.

Liburu honen protagonistak Victor eta Laura izeneko neska-mutilak dira. Hauek psikiatriko batean lan egiten dute. Bertara Laura izeneko neskato berri bat joango da. Laurak “gaixotasun” oso berezi bat dauka. Denbora guztian bere izena folio baten idazten du eta psikiatrikoan Victorrekin hasiko da.

Resultado de imagen de aire beltzaVictorrek Lauraren inguruan ez zekien ezer eta bere bizitzaren inguruan zerbait esateko esan dio. Laurak kondaira zahar bat kontatuko dio. Laura herri txikitxo batean bizi izan zen eta kondairak zioenez, kondairako gizona itzartuz gero gauza txarrak eta amets gaiztoak izango zenituzke. Eta hala egin zuen,  Laurak gizona itzartu zuen eta horrelako gauzak pasatzen hasi zitzaizkion. Horregatik jendea hiltzen hasi zen. Victor kondaira hori aztertzen hasiko da eta herrian zegoela… Zer egingo dio Laurak Victorri?

Nire ustez, liburu hau arina da irakurtzeko, esaldia motzak eta kapitulu motzak dituelako, ezinezkoa da galtzea. Gainera pertsonaien tokian jarriko zinateke.
Bestalde sentimendu nahasketak ageri dira liburuan: estutasuna edo larritasuna, adiskidetasuna, haserrea, poza... Anima zaitez liburu zoragarri hau irakurtzera!

Borja Bernalte, 2018ko azaroaren 31

Suzko bola eskuen artean

Ikerketa galdera:

Ba al dago, sua eskuan hartzeko modurik err gabe?

Hipotesia:

Nire ustez, ezin dugu sua eskuekin hartu izan ere, suak, oxigenoa kontsumitu egten du eta eskura gerturatutakoan, hau ere kontsumitu egiten du eta erre egin garela esaten dugu.

Materiala:

- Eskuak dexinfektatzeko likidoa
- Sua
- Algodoia

Prozedura:











Ondorioa:

Sua eskuekin hartzea posiblea da, izan ere, eskuak desinfektatzeko likidoak, etanol ehuneko altu bat eta ura du. Etanola, oso sukoia da da beraz, etanola kontsumitzen den bitartean, urak eskua babesten du. Honi, "llama fria" ere esaten zaio. 

Euskararen erabilera bultzatzeko baliabide berriak aurkeztu dituzte

Euskararen erabilera bultzatzen jarraitzeko, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak tresna sorta berri bat aurkeztu du Donostian. Elhuyar Hiztegiaren bertsio berria (Interneteko konexio gabe, gailu mugikorretan erabiltzeko aukera eskaintzen duena), bederatzi hiztegi terminologiko, Hiztegibar ‘plug in’-a eta ‘Hizketa ereduak’ argitalpenaren aplikazioa gailu mugikorretarako.











Elurte Amaiezina


Egilea: Agustin Fernandez Paz

Elurte amaiezina bilaketarekin bat datozen irudiak

Izenburua: Elurte amaiezina

Elkartea: Elkar


Argitaratze Data: 2015

Bost pertsonako koadrilatxo bat txangoan mendira joaten dira neguko egun ilun eta hotz batean. Gaua ostatu batean pasatuko dute baina elurraren eta haizearen ondorioz isolatuta geratuko dira, ezer gabe, hau da, argindarrik gabe, telefonorik gabe… Denbora nola pasatu pentsatzen ari direla, kideetako bati beldurrezko istorioak kontatzea bururatzen zaio eta hori egingo dute; mendi punta batean, ostatu ilun batean, argindarrik gabe, beldurrezko istorioak kontatzen hasiko dira. Bat-batean ostatu horretan zerbait pasatzen ari zela susmatuko dute, baina zer izango ote da? Zer gertatuko da bertan? Irtetea lortuko al dute?


Egia esanda, hasiera batean ez zait liburua asko gustatu, eta horregatik asko kostatu zait istorioarekin jarraitzea, baina behin bertan sartuta liburua oso azkar irakurtzen dela esan daiteke. Liburuaren erdialdean istorioa oso interesgarri jartzen da eta irakurtzeko gogoarekin uzten zaitu, horregatik gustatu zait. Horrez gain amaierak harrituta utzi nau eta hori ere gustatu zait.

2018ko urriaren 31

Percy Jakcson eta tximista lapurrak

Izenburura: Percy Jakcson eta tximistaren lapurra
Idazlea: Rick Riordan
Argitaletxea: Mezulari
percy jakcson eta tximista lapurra liburua bilaketarekin bat datozen irudiak

 

    Percy Jakson institutura doan mutil gazte bat da, bere amarekin eta bere amaren gizonarekin bizi da pisu txiki eta zikin batean. Institutuarekin Greziako jainkoen museo bat bisitatzera joango dira. Bertan ohartuko da bere lagunik onena ez dela gizaki bizidun normal bat, ahuntzen hankak dituela eta bere institutuko maisuetako bat zaldi hankak dituela. Gau horretan bere amak aitortuko dio bere aita Poseidon dela, itsaso eta lurrikaren jainkoa. Hori dela eta hainbat etsai ditu eta bere hobe beharrez jainkoen seme-alabak dauden kanpamentu batera eramango du. Baina bidean Hefestok bere ama bahitu egingo du. Izan ere norbaitek Zeusi bere tximista lapurtu dio eta berak lortu nahi du, eta diotenez Percy Jakconek dauka. Ba al dauka Percy Jackonek tximista? Lortuko ote du bere ama erreskatatzea? Liburu hau pila bat gustatu zait. Jainkoetan sinistu ez arren pila bat erakartzen dizkidate Greziako jainkoek.

    Liburu honen pelikula ere ikusi izan dut txikiagoa izan naizenean, eta liburu hau ikustean irakurtzeko gogoa sartu zitzaidan. Beti esaten baita, liburuak pelikulak baino hobeto daudela, eta kasu honetan egia da. Oso erraz irakurtzen den liburu bat da, etengabe gertatzen dira gauzak eta beti daukazu zer gertatuko denaren jakinmina.
 

HARRIAN MEZUA

Egilea: Alberto Ladron Arana

Liburuaren izenburua: Harrian mezua
Argitaletxea: Elkar
Argitarapen data: 2014, iraila




Leire Asiain eta Alberro, inspektoreak dira. Egun batean, gorpu bat agertuko da mendi batean. Elurteak direla eta, egun batzuk igaroko dira abeltzain batek aurkitu arte. Beraz, gorpua usteltze prozesu batean aurkitzea ondorioztatuko du. Inspektoreak, gorpuarengana gerturatutakoan, harridura aurpegia jarriko dute. Hau, zutarri bati lotuta egongo da, biluzik eta xiringa batekin besoan.

Bat-batean, beraiek dauden tokitik ez oso gertu, beste gorpu bat agertuko da. Honek ere, ezaugarri berdinak izango ditu. Zutarri batera lotuta egongo da, biluzik eta xiringa bat izango du besoan. Inspektoreak martxan jartzen dira. Berehala hasten dira, hauen inguruan ikertzen eta beraien teoria, bi biktimak hil dituen pertsona, berdina dela da.

Hainbat froga egin ondoren, biktima hauetan, deskarga elektrikoak ematen dituen gailu bat erabili zela frogatzen da. Honek, biktimak torturatuak izan zirela frogatzen du. Baina zertarako? Nor izango da hiltzailea? Zer egingo ote zuten biktimek, hiltzaileak horren modu zakar batean hiltzeko? Irakurri eta zalantza guztiak argituko dituzu.

Nik uste dut, euskaraz irakurri dudan misteriozko libururik onena dela. Hainbat gai jorratzen ditu. ETA, familia, hiltzaileak… Beti izaten zaitu gehiago jakiteko gogo horrekin eta hori baita liburu hau horren bereizgarri egiten duena. Benetan irakurtzea gomendatzen dut. Agian, hasieran ulertzea kostatzen da, hizkuntza eta hiztegi konplexua erabiltzen baitu,  baina berehala hartzen zaio gakoa.

Bihotz handiegia

KRITIKA

bihotz handiegia liburua bilaketarekin bat datozen irudiak





Egilea: Eider Rodriguez
Izenburua: Bihotz handiegia
Argitaletxea: Susa narratiba


  

  Liburu hau 6 ipuinez osatuta dago, denak desberdinak dira baina zerbait dute amankomunean. Istorioetako pertsonaien arteko erlazioen ingurukoa izango da, beraien arteko maitasun eta gorroto hartu eman horiek. Ipuin horiek, egoera desberdinetan gure jokaera nolakoa izan daitekeen erakusten digu.

   Lehenengo ipuinean esaterako, Ixabel ama izango da, Madalen alaba nagusia eta Ramon aita eta Ixabelen gizon ohia. Urte batzuk pasa ondoren, Ramon oso gaizki egongo da, izan ere, bere bizitzako azken urtetan egongo da eta. Madalen oso lanpetuta ibiliko da bere gauzekin, horregatik, amari, Ramon zaintzeko eskatuko dio. Ixabeli ez zaio plana gustatuko, ez da bat ere ados egongo, behin eta berriz ukatuko du, baina azkenean, bihotz handiegia duenez, zaintzea erabakiko du, batez ere bere alabagatik. Urte asko pasatuko dira azken aldiz hitz egin zutenetik, ondorioz, erlaziorik ez dute izan, baina orain, gauzak aldatu egingo dira.

  Nola konponduko dira? Zer nolako erlazioa izango dute? Errespetuzko harreman bat izango da? Galdutako denbora berreskuratuko dute?

  Nire ustez, liburu hau oso interesgarria da, jendearen jokaera eta interesak erlazionatzen dituelako eta oso ondo ikus daiteke eguneroko egoera batean plasmatuta.  Gainera, istorioak bizitza errealean oinarrituta daudenez, errazago ulertzen dira. Asko gustatu zait eta oso originalak iruditzen zaizkit. Animatu irakurtzera, egoera desberdinetan daukagun jokaera egoki edo desegokien inguruan hausnartzera bultzatuko zaitu.

Gezurrezko natura hila







Liburuaren izenburua: Gezurrezko natura hila
Liburuaren idazlea: Marinella Terzi
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen-urtea: 2013



Ingrid-en 16. urtebetetze egunerako, bere gurasoek oso berezia den egunkari bat oparitu diote. Egunkari hori bere birramonak (Carmen Beltran) 60 urte zituenean idatzi zuen.

Carmenen ametsa pintorea izatea zen eta Ramon Vilalta ezagutu zuen (pintore oso famatua). Elkarrekin maitemindu ziren eta ezkontzea erabaki zuten. Momentu horretan Carmen Beltranen bizitza guztiz aldatu zen ,baina, onerako ala txarrerako?. Garai artan, emakumeak,  arteari dagokionez, nahiko zapalduta zeuden, beraz, Ramonekin ezkontzea ideia ona izan zen ala oztopo gehiago agertu zitzaizkion?.

Ingrid-ek egunkaria irakurri ahala horren guztiaren erantzunak eta beste hainbat sekretu aurkituko ditu, baina ez da bakarrik egongo Jakobok (bere lagunik onenak) abentura honetan guztian lagunduko dio.


Balorazioari dagokionez, liburu hau oso interesgarria iruditu zait, izan ere, istorio honetan historian zehar arteari dagokionez emakumeak izan dituzten oztopoak edo arazoak aipatzen dira eta hori oso garrantzitsua iruditzen zait . Ulermenari dagokionez, irakurtzeko oso erreza da eta istorioa oso ondo kontatuta dago, beraz, liburu hau irakurtzea asko gomendatzen dut.






                                                                                                                 Bertha Fernandez 2018/10/3


BEDERATZI GUTUN T’ERDI OHAR KRITIKOA

BEDERATZI GUTUN T’ERDI OHAR KRITIKOA
Autorea: Joxemari Iturralde

Izenburua: Bederatzi gutun t’erdi
Bederatzi gutun t'erdiArgitaletxea: Auskalo - erein


Liburu honetan mutiko bat agertuko da.  Bere izena Risky da. Bera mutil normal bat da, lagunekin eta oso pozik biziko da. Baina bat- batean gaixorik dagoela esango diote medikuek eta pare bat hilabete ohetik irten gabe egon beharko dela esango diote. Zelan izango da hori posible? Bere asmoa, gelako leihotik eta bere inguruetara begiratzea izango da, baina agian apur bat aspergarria irudituko zaio… 

  Bestalde, bere gustukoen koadernoa hartuko du eta bere gauzak idazten hasiko da: ipuinak eta baita gutunak ere.Gutun bakoitza pertsona ezberdin bati idatziko dio: aitonari, Kikitori… 

  Nori idatziko dizkie beste gutunak? Agian bere gauzak kontatzeko lekurik aproposena gutunak dira ? edo agian ez, nork daki… 
Zer uste duzue gertatuko zaiola bi hilabete horietan? Gaixotasunari aurre egingo dio edo bere etxean geratuko da?

  Niri pertsonalki, liburu hau nahiko entretenigarria iruditu zait. Beste liburu mota bat dela uste dut non  istorio berdinean beste hainbat sartzen dituen. Eta hori nire ustez ez da liburu guztietan ikusten eta irakurtzen.  Hala ere, irakurtzerako orduan apur bat zaia izan zen hasieran; baina gero ohitu egin nintzen. Irakurtzen duzunean beste mundu batean sartzea gustatzen bazaizu, liburu hau gomendatzen dizut! 

Nola egingo zenuke arrautza uretan sartzean flotatzen geratzea?

Helburua:
Gatza urarekin nahasterakoan arrautza flotatzea lortu behar dut.


Hipotesia:
Nire ustez, arrautza hondoratu egiten da arrautzak ura baino dentsitate handiagoa duelako, baina gatza botaz gero, arrautzaren dentsitatea txikiagotu egingo da eta flotatzen geratuko da.


Materiala eta Prozedura:

Materiala:
- Azukrea
- Baso bete ur
- Gatza
- Koilara bat

Prozedura:
1. Baso bat hartu eta urez bete.
2. Urari 3 koilarakada gatz bota.
3. Gatza urarekin nahastu.
4. Arrautza uretan jarri/bota.


Datuak:
Datuak


Ondorioa:
Urari gatza botaz gero, arrautza ez da hondoratuko izan ere, arrautzaren dentsitatea txikiagotuko da, beraz flotatzen geratuko da.

B2 mailara arte euskara ikastea doakoa izatea proposatu du EH Bilduk

Resultado de imagen de B2 mailara arte euskara ikastea doakoa izatea proposatu du EH BildukEuskara ikasi nahi dutenek zentimorik ordaindu gabe egiteko era izan behar dutela defendatu du EH Bilduk, eta lege proposamen bat aurkeztu du, hain justu, helburu hori bideratu ahal izateko. «Egungo legedian jasota dagoen eskubidea gauzatzea nahi dugu, besterik gabe», argudiatu zuen EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Uberak egitasmoaren berri ematean, Eusko Legebiltzarrean.




Informazio-iturria: www.berria.eus

Zer gertatzen da ura daukan lazto bati zulo bat tapatzen badiogu?

Helburua:
Urez beteta dagoen lazto bati zulo bat tapatuz ura barruan geratzea.

Hipotesia:
Nire ustez, ezin izango da ura laztoaren barruan geratu, izan ere, grabitatearen ondorioz, ura berriro edalontzira eroriko da.

Materiala:
-Lazto bat
-Urez betetako edalontzi bat

Prozedura:
1. Edalontzian laztoa sartu.
2. Ura laztoarekin zurrupatu.
3. Ura laztoan dagoela gohiko zuloa tapatu.




Ondoria:
Laztoa urez beteta dagoenean eta zulo bat tapatuz barruan dagoen ura ez da erortzen, izan ere, zuloa tapatzean sortzen den presio atmosferikoa likidoaren pisua baino handiagoa da eta handiagoa denez presio horrek ez dio uzten urari laztotik jaistea hatzamarra zulotik kendu harte.

Bost urte euskararen aldeko uzta banatzen

Duela bost urte, 2013an sortu zen Errigora proiektua. Nafarroako produktuak salduz irabazitako dirua euskalgintzan aritzen diren erakundeen artean banatzea zen helburua. 2013tik 2018ra 800.000 euro bideratu dituzte Nafarroa hegoaldeko ikastola, AEK eta euskalgintzan aritzen diren beste hainbat erakundeetara.
errigora bilaketarekin bat datozen irudiak

Aurten ere nahi duenak eskuragarri izango ditu Errigorako produktuak. Datorren urriaren 23an aurkeztuko dute aurtengo kanpaina, Iruñean.








Infoemazio-iturria: https: www.berria.eus 

Nola harrapatuko zenuke izotz bat hari zati batekin?

Helburua: 
Hari baten laguntzaz edalontzi batetik izotza ateratzea lortu behar dut.

Hipotesia:
Nire ustez, ezinezkoa litzateke izotz bat arrapatzea  hari baten bidez, izan ere, bururatzen zaidan modu bakarra korapilo baten bitartez ateratzea da, aldiz, labadu egingo litzakeela uste dut. Ondorioz, ezinezkoa dela esango nuke.

Materiala eta Prozedura:

Materiala: 
- Hari bat
- Izotz bat
- Baso bete ur
- Gatza

Prozedura
1. Edalontzia urez bete eta izotza bertara bota
2. Haria, diametroa neurtzen egongo bagina bezalako posizioan jarri baina izotza ukitzen.
3. Izotza eta haria ukitzen diren lekuan gatz pixka bat bota
4. Bi eskuekin haria altsatu
Horrela...
Datuak...