Nola biziraun buruz behera bizitzen

      Nagiek euren bizitzaren zati handi bat igarotzen dute zuhaitzetako adarretatik zintzilik buruz behera jarrita. Gizakiok, eta buruz gora bizitzeko moldatuta dauden beste hainbat eta hainbat espeziek, arazoak izaten ditugu denbora luzez buruz behera egoteko, barne-organoek diafragma presionatzen digutelako, arnasketa zailduz. 
Munduan sei nagi espezie daude, eta oihanetan bizi dira guztiak. Ia bizitza guztia zuhaitzetan igarotzen dute, eta eskegita buruz behera. Buruz behera daudela nagiek ez dute arnasketa-arazorik izaten, Swaaseako unibertsitateko ikerlariek aurkitu dutenez, gibela eta urdaila behe-saihetsetara lotuta dauzkatelako. Era horretan, organo horiek ez dute diafragman presiorik eragiten, eta birikek normal funtzionatu ahal izaten dute.

     Ikerlariek estimatu dute, energiaren %7 eta %13 artean aurrezten dutela, organoak sahietsetara loturik dituztelako. Izan ere, organoak sahietsetara lotuta izango ez balituzte, birikek urdailaren eta gibelaren pisu guztia altxa behar izango lukete arnastu ahal izateko.


Informazio iturria: www.euskalnatura.net


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula