Zer gertatuko da ontzi batean ardoa, bestean ura eta ondoren bata bestearen gainean jartzen baditugu?

Galdera nagusia:  Zer gertatuko da ontzi batean ardoa, bestean ura eta ondoren bata bestearen gainean jartzen baditut?

Beharrezko materiala:
- Tamaina berdineko bi baso txiki
- Kartoi  plastifikatu bat
- Ura
- Ardoa

 Hipotesia --> 
Nik hasieran, ezer ez zela gertatuko pentsatzen nuen, izan ere likido bat baso batetik beste batera pasatzea ezinezkoa ikusten nuen.

Prozedura:



Baina zergatik gertatzen da hau?

 Honen erantzuna erraza da. Dakigunez, material bakoitzak dentsitate desberdina dauka. Dentsitatea, bolumen jakin batean dagoen masa kopuruari deritzogu. Uraren dentsitatea, 1g/cm-koa da, ardoarena(alkoholarena) bestalde, 0,78g/cm-ko. Beraz, ikusten dugunez, ardoak, ura baino dentsitate txikiagoa du, horregatik leku aldaketa bat gertatzen da.

Iruzkinak