Zer gertatuko da goma-aparrez eginiko suziri baten azpian ozpina eta bikarbonatoa nahasten badituzu?

Ikerketa galdera:
Zer gertatuko da goma-aparrez eginiko suziri baten azpian ozpina eta bikarbonatoa nahasten badituzu?

Hipotesia:
Nire ustez ozpin eta bikarbonatoaren artean erreakzio kimiko bat gertatuko da, baina goma-aparrez egindako suziriarekin ez da ezer gertatuko.

Materiala:
- Goma-aparrez egindako suziri txiki bat.
- Ontzi txiki eta estu bat suziriaren jaurtiketa egiteko.
- Bikarbonatoa
- Ozpina

Prozedura:
- Lehenengo ontzi txiki eta estuan 2ml ozpin ipini.
- Suziriaren barruan bikarbonato pixkat ipini.
- Suziria ontziaren gainean ipini eta bikarbonatoa barrura sartzen utzi.
- Suziria ontzian sartu eta astindu.

Frogak:
Bideoa

Ondorioa:
Ozpina sodio bikarbonatorekin nahasten denean, erreakzio kimiko bat sortzen da. Ozpinaren azidoak, bikarbonatoarekin nahastean, erreakzioa egiten du, eta karbono dioxidoa sortzen da. Dioxidoa ontzi txikiaren barruan zabal dadin espaziorik ez dagoenez, presioa pilatzen da, eta, azkenik, hain handia egiten da non ontziak suziria gorantz jaurtitzen duen.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula