IRITSI DA USB 3.0

USB konexioaren hirugarren belaunaldia aurkeztu zuten urtarrilean Las Vegasen. USB 3.0 konexioa erabiltzen duten produktuak aurkeztu zituzten. Aurreko bertsioa, USB 2.0, zortzi urtez izan da nagusi munduko ordenagailuetan, baina adituek espero dute bertsio berriak aurten bertan hartzea haren tokia.
Bi bertsioen arteko alderik handiena datuen transmisio-abiadura da. USB 2.0 bertsioak segundoko 480 megabit transmiti ditzake, eta USB 3.0 bertsioak, berriz, 4,8 gigabit; hau da, hamar aldiz azkarragoa da. Esaterako, DiVX formatuan gordetako 40 filmek 25 GB-eko memoria behar dute, eta, egin duten publizitatearen arabera, USB berriak 70 segundoan transmitituko ditu gutxi gorabehera. Gaur egungo USBak 14 minutu inguru behar ditu horretarako, eta lehen bertsioak 9 ordu eta erdi.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula