Aintzaneren kuadernoa


LAIDA MARTÍNEZ NAVARRA: Aintzaneren kuadernoa, Giltza, 2016.

Liburu honen protagonista Aintzane izango da. Aintzane 14 urteko neska bat da. Eta bere gurasoak dibortziatu berri, amak mutil-lagun berri bat izan zuen, Luisma izeneko idazle bat. Beraz, orain, amarekin, Luismarekin, ahizparekin (Saioa) eta Luismaren semearekin (Mikel) Akabu herrira joango dira, bertan bizitzera. Herri horri Aintzanek herri galdua deitzen dio, izan ere, mundutik isolatuta dagoela ematen du.

Dena den, Aintzanek ez du Akabura joan nahi, desabantailez beterik dagoela pentsatzen baitu: amaren bikotearekin bizi beharko du eta ez du lagunik izango.

Herriaren sarrerara heltzerakoan, kartel bat ikusiko dute non “Kontuz gune berezietan. Zaindu non jartzen dituzuen oinak!!!” jarriko duen. Aintzane bereziki harritu egingo da.

Azkenean bere institutuko lehen eguna helduko da. Berriz ere, kartel hura ikusiko du ikastola aurrean. Zer izango da? Institutuan, irakasleak Akabu mendi artean dagoela esango dio eta mendiak basoz eta zuloz beterik daudela. Eta zulo horiek gauzak irensten dituela onartuko dio. Aintzaneri beldurra emango dioen arren, interesa ere piztuko zaio. Zer egingo du? Zuloren batean jausiko ote da? Zer dira benetan zulo horiek?

Niri liburu hau pentsatu baino gehiago gustatu zait. Liburu arina eta interesgarria da. Gainera irakurtzeko erraza da. Bestetik, lehenengo pertsonan idatzita dagoenez errazago sartzen zara pertsonaietan. Misterioa gustuko baduzu gomendatzen dudan liburu bat da.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula