Piramideetako sekretua

Piramideetako sekretua


Brightfield, R,: Piramideetako sekretua, Elkar, 2010


Amaia, oso langilea eta batere beldurtia ez den pertsona da. Bestalde, hari Egiptoko kulturari edota zehatzago, faraoiei eta piramideei buruzko gauzak ikertzea ikaragarri gustatuko zaizkio. Baina istorio honetan, hura ez da izango gai horri buruz ikerketak egitea gustatzen zaizkion pertsona bakarra, izan ere, Andreari, bere lagun minari ere, asko gustatuko zaio. Horrez gain, Amaiaren osaba, mundu mailan oso errekonozituta egongo den arkeologoetako bat izango da. 


Egun baten, Amaiak dei bat jasoko du eta dei hori bere osaba Brucena izango da. Dei honekin, Brucen helburua Amaiari proposamen bat egitea izango da. Proposamen hori zehazki, berarekin Egiptora ikerketa batzuk egitera joatea izango da. Azken honen aurrean, Amaiak bere osabari, bidaia horretara Andrea ere, joan ahalko litekeen galdetuko dio eta osabak bi aldiz pentsatu gabe Amaiak egindako eskaera onartuko du. Horrela, hirurok, Amaia, osaba Bruce eta Andrea, Egiptora joango dira. Hara heldu bezain laster, bi neskak, bertako piramide famatu batera sartuko dira eta bertan galduko dira. Zer gertatuko da, Amaia eta Andrearekin? Piramidetik irtetea lortuko dute? Zer nolako abenturak biziko dituzte?


Niri liburu hau irakurtzea asko gustatu zait, izan ere, oso erraz ulertzen den istorioa da eta hori gutxi izango balitz, istoriarekin jarraitzeko, liburuak hainbat aukera ematen dizkizu. Eta aukera desegoki bat aukeratzen baduzu, liburuaren amaiera txarra izateko aukera handiak ditu. Azkenik, liburuan zehar, protagonistak egiten dituen ekintzak zuk aukeratu ahal izatea, orain arte ez dut irakurri ditudan liburetako baten ere ikusi. Eta hori ideia oso interesgarria iruditzen zait.


Manex Reguillaga, 2020-10-20


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula