Fernando Plaentziarra

Fernando plaentziarra: 104 (Xaguxar): Amazon.es: Elexpuru Arregi, Juan  Martin, Okina, Josu: Libros

 Fernando Plaentziarra

Liburaren egilea: Juan Martin Elexpuru

Argitaletxea: Xaguzar

Argitaratzea: 2000. urteko azaroan

Marrazkiak: Josu Okina

Fernando Plaentziako gizon bat da, baina ez edozin gizon, izan ere, benetan xelebrea da, inori gertatzen ez zaizkion gauzak gertatzen zaizkio. Liburu honetan moskorraldietako pasarteak, lagunekin ondoko herrikoei adar joka, eta hainbat lagunarteko pasarte ere. Baina, autoreak dioen bezala, fernando ez da pertsona bat, baizik eta Plaentziako pasarte guztiak biltzeko jarri den aitzaki bat baizik, hau da, asmatuta dago; baina istoriak benetakoak dira. Historio hauek bertako hizkuntzan idatzita daude, euskalkia zainduz. Bertako euskalkia ikaren oso antzerakoa da, eta ez da oso ulergaitza egiten.

Nire iritzia: Niri liburu hau gustatu zait. Izan ere, bertan agertzen diren pasarteak barregarriak iruditzen zaizkit. Horrez gain, nola idatzita dagoen ere gustatzen zait, irakurterraza eta argia iruditzen zaidalako. Baita ere, Fernando Plaentziarraz aparte, hainbat istorio kontatzen ditu, arrantzaleena etb. eta honek liburuari aberastasuna ematen dio.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula