Kensukeren mundua

                                                             KENSUKEREN MUNDUA


Egilea: Izenburua: Michael Morpurgo

Argitaletxea: Elkar

Data: 2008

Ilustratzailea: Michael Foreman



Robinson Crusoeren antzeko istorioa azaltzen da liburu honetan. Hemen, Mitxaelen bizipena kontatzen da, 11 urteko mutikoa da, eta bera ontzi batean abiatuko da munduari buelta ematera, bere guraso eta txakurrarekin batera. 


Momentu batean, protagonista irla batean esnatuko da, istripu baten ondorioz, bertan egun batzuk egongo da, eta horietako egun batean, edatekoa eta janaria aurkituko du, eta ez hori bakarrik, bertan, norbait bizi den susmoa ere. Bai, hor pertsona bat bizi da, Kensuke deiturikoa, hori bere laguna bihurtzen da, eta bertatik aurrera abentura guztiak berekin egingo ditu. Zer gertatuko da? Azkenean irla horretatik ateratzea lortuko dute? 



Nire iritziz, liburu hau oso ondo dago, alde batetik, oso interesgarria delako, abenturazko liburuak asko gustatzen zaizkidalako eta irakurtzen ondo pasatu dudalako. Gainera, irakurterraza da eta irakurtzen joan ahala jakinminarekin geratzen zara, beraz, liburu hau irakurtzea gomendatzen dut, nerabeentzat egoki ikusten baitut.


Lehen aipatu dudan bezala, nerabeentzat da, beraz, ez da ume batek irakurtzeko modukoa, baina irakurterraza dela iruditzen zait, eta liburuaren letra ez denez horren txikia oraindik erreazago egiten du. 



Andrea Garcia 


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula