Zigarrotxoen errautsak, uretako artsenikoa kentzeko erabil daitezke

Artsenikoa oso ezaguna da pozoi bat delako. Hainbat tokitako urak artsenikoarekin kutsatuta daude, modu horretara ur hori edaten duten pertsonak gaixotu egiten dira. Ur kutsatu horiek edateak ekar ditzakeen arazoetako batzuk, azalaren dekolorazioa, aurpegiko paralisia, abdominaletako mina eta beste hainbat gaixotasun larri dira.
Badaude teknologia batzuk, uretatik artsenikoa kentzea lortzen dutenak, baina oso garestia da. Zientzilariak aztertzen egon dira ea hondakin organikoren batekin lortu ahalko zen. Banana azalarekin eta arroz azalarekin saiatu dira baina ez dute emaitzarik lortu.
Txinako Zientzia Akademiako talde batek zigarrotxo errautsekin saiatzea erabaki zuten. Hondakin hauek, bere osagarriegatik egokiagoa izango zela pentsatuz. Oso modu merke eta errezean emaitza oso argiak lortu zituzten. Errautsak aluminio oxidoarekin estalita ur kutsatuetan sartu zituzten, eta konturatu ziren artsenikoaren %96-a baino gehiago deuseztatu zuela.

Informazio iturria: http://noticiasdelaciencia.com/not/11976/la-ceniza-de-las-colillas-se-puede-aprovechar-para-retirar-arsenico-del-agua/

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula