Ikasturte berriari ongi etorria

Aurtengo ikasturteari emango diogun hasiera ez da ohikoa izango eta denok gara horren berri. Pandemia garai honen ondorioz inoiz baino zailagoa egingo zaigu ikasturte berri honi ohitzea, baina egin beharreko kontu bat da. Ikasturte hau nire gelakideen eta baita nire azkeneko urtea izango da ikastolan eta alde batetik gogotsu gaude ziklo hau izteagatik, halere, oraindik badaukagu lana DBH4 hasi besterik ez baitugu egin. Hau dela eta, pandemiaren inguruko beldur eta albiste txar guztiak gure bizkar-zorroetan sartu eta lanari ekin beharko diogu.

Elkarrekin ziur nago egoera honi aurre egingo diogula eta inoiz baino indartsuago bueltatuko garela.

Animo Txintxirri!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ohar kritikoa - Ezekiel

Eskuak xaboiarekin garbitu koronabirusaren aurka

2019a, Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea